AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

IDAE

PIVE 8; Auto Eraginkorren Sustapen programa. 10 urte baino gehiago dituzten turismoak eta 7 baino gehiago dituzten ibilgailu arinak, energia eraginkortasun handiagodun batengatik ordezkatzeko programa. Oinarriak

2015eko abenduak 31, edota aurrekontua amaitu arte egongo da indarrean.

PAREER-CRECE; Eraikinen Birgaitze Energetikorako Laguntza Programak; hau da, inguratzaile eta instalazio termikoaren eta argiteriaren energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia konbentzionalak erabiltzen dituzten instalazio termikoak biomasa edota geotermiagatik ordezkatzeko laguntza programak.
Onuradunak;
o Jabeak
o Jabego elkarteak, horizontalak edo ez.
o Eraikinen ustiatzaile, maizter edo emankidunak diren enpresak.
o Energia Zerbitzuen enpresak.
Oinarriak Laguntza hau 2016ko abenduak 31 arte egongo da idarrean.

MOVELE 2015; Autonomo, pertsona fisiko, enpresa pribatu, tokiko erakunde edo administrazioek 2015ean auto elektrikoa erosteko diru laguntza. Oinarriak Abenduak 31 arte, edo aurrekontua amaitu arte.

Alumbrado Exterior municipal; Udaletako kanpo instalazioak berritzeko laguntza programa (adibidez: argiteri aldaketa, beti ere efizenteago bada, argiaren norabide eta islada hobetzeko neurriak, etab.) Laguntza hau ordea interes gabeko mailegu bezala esleituko da 10 urteko amortizazio epearekin. Inbertsioaren %100 finantziatu ahalko da (gutxienez 300.000€ eta gehienez 4.000.000€). Oinarriak
2016ko maiatzak 5arte egongo da epea zabalik, aurrez aurrekontua amaitzen ez bada.

PYME y Gran Empresa Sector Industrial; Industrialak berak indentifikatutako energia eraginkortasun eta aurrezte neurrien inplantazioarako laguntza eskainiko da alde batetik eta auditoretza energetikoen ondorioz proposatutakoak. Oinarriak
1. Neurria: prozesu industrialetan eta ekipamenduen teknologia hobetzeko. Inbertsio minimoa hautagarria 75.000€.
Medida 2: Energia kudeaketarako sistemaren inplantazio ekintzetarako. Intbertsio minimo hautagarria 30.000€.
2016ko maiatzak 5ra arte egongo da zabali, aurrez ez bada aurrekontua amaitzen.

Cambio Modal y Modos de Transporte; mugikortasun jasangarrirako planak garatzea, udal flotaren kudeaketa hobetzea eta gidaketa eraginkorraren sustapena garraio sektoreko profesionalekin dira, besteak beste, programa honetan kontsideratzen diren ekintzak. Onuradunak enpresa zein erakundeak, pertsona fisikoak edota juridikoak bai publikoak naiz pribatuak izan daitezke. 2016ko maiatzaren 5a arte egongo da indarrean, beti ere aurrekontua ez bada lehenago amaitzen. Oinarriak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut