AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Garapena

Zer eta nola egiten dugu lan?

  • Zer?

Garapen Arloak, eskualdean arlo sozioekonomikoan inguru berritzaileak eta proiektu estrategikoak sortzeko politikak eta estrategiak sustatzea du helburu udalen arteko elkarlanaren bitartez.

  • Nola?

Garapen Gunea osatzen duten Azpeitia, Azkoitia, eta Zestoako alkate eta zinegotziek elkarlanerako dinamikaren bitartez, udalen arteko elkarlana sustatzen da, elkarlan proiektu estrategikoak garatzeko, kudeatzeko eta baloratzeko udal ikuspegitik; horretarako urtean zehar lan bilerak antolatzen dira, gai konkretuen monografikoak aztertzeko eta estrategia eta proiektu amankomunak definitzeko.

Zerbitzuak

Garapen behatokia: Informazio eta estatistika iturri ezberdinak erabiliz, eskualdeko egoera sozioekonomikoaren azterketa eta kontrastea. Besteak beste, eskualdeko ehun ekonomikoa, lan merkatua, adierazle ekonomikoak eta adierazle demografikoak ditu lan lerro honek aztergai. Hiru udaletako gobernu taldeko eta teknikariei zuzenduriko zerbitzua.

Proiektuak

  • Abiatek
  • Bizilabe
  • Gipuzkoa Sarean
  • IB Sarea Lankidetza: Kudeaketa Kontseilua eta Topaketak

Kudeaketa kontseilua. Zer eta nola egiten dugu lan?

Urola Erdiko arlo sozioekonomikoko eragile publiko zein pribatuen arteko lankidetza sarea da (enpresa, hezkuntza eta udalen ordezkariek osatua). Eskualde ikuspegia oinarri, sareko kideen nahiz eskualdearen garapena eta berrikuntza ditu helburu, honetarako proiektu eraldatzaileak garatzen dituelarik lankidetzan.

Iraurgi Berritzenek helburu duen gobernantza eredua eta elkarlan publiko pribatuaren gauzatzeko espazioa eta erabakitze organua da IB Sarea.

Eragileen partehartzea eta elkarlan jarraia bermatzeko topagune egonkorrak sustatzen dira urtean zehar. Eragile bakoitzak, bere elkarlan gune propioa du: Udal ordezkariek (Garapen Gunea); Enpresa eragileek (Enpresa Gunea), Hezkuntzako ordezkariek (Hezkuntza Gunea). Eragile bakoitzak beraz eskualde ikuspegitik elkarlanerako gune desberdinen inguruan antolatzen dituzte elkarlan proiektuak.

kudeaketa_kontseilua_eskema.png

IB Sarea: Plangintza Kronograma

 

Enpresa, Hezkuntza eta Garapen Guneen lankidetza bermatzeko IB Sarearen Kontseilua egituratzen da: bisio amankomuna, elkarlana eta estrategia konpartituak adosteko kontseiluaren eta topaketen dinamikak aktibatzen dira 

Kontseilua, gune desberdinetako ordezkariez osatzen da hiru eragileen ikuspegi guztiak bateratuz, urtean zehar lan bilerak eginez eta urtean behin eragile guztiak bateratzen dituen TOPAKETAK antolatzen dira. Azkena, XV. TOPAKETAK izan dira.

Proiektuak

Kudeaketa Kontseiluak enpresa, ikastetxe eta udalen arteko elkarlan egitasmo eta proiektuen proposamena, exekuzioren jarraipena eta balorazioa egiten du eskualde ikuspegiko proiektuetan eragileak inplikatuz. Azken urtean enpleguaren sustapenera zuzentzen ari dira hainbat egitasmo elkarlanean:

Enpresa eta ikastetxeen harremanak. Gazteen orientaziorako ekintzak enpresetan.

Enpresa eta enplegu arloa: Langabetuen Orientazioan enpresen partehartzea.

 

 

 

 

 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut