AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Zer da?

Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia da Iraurgi Berritzen. Tokiko udalek lankidetzan eskualdearen sustapen sozioekonomikorako dituzten politika eta estrategia publikoen garapenaz arduratzen da erakundea.

"Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen" leloak, erakundearen lan filosofia oinarritzen den 3 balio nagusiak laburbiltzen ditu:

  • "Elkarrekin" hitzak eragileekin gertutasunetik eta elkarrekin lan egiteko nahia irudikatzen du. Honen adibide dira erakundeak eragileekin lankidetza sustatzeko sortu dituen harreman sare eta partehartze espazio ezberdinak.
  • "Eskualdea" hitzak, bestalde, eskualdearen jarduera eremua zehazten du. Iraurgi Berritzenen jarduera eskualdeko Urola Erdiko 6 udalerrietara bideratzen da.
  • "Eraldatu" aditzak berriz, erakundeak eragileen jarrera nahiz gaitasunetan eragiteko duen nahia islatzen du. Hauen eraldaketa prozesuetan bidelagun izatea da bere funtsa.

Erakundearen antolaketa eredua lankidetza publiko pribatuan oinarritzen da eta bideo honek laburbiltzen ditu lankidetza sustatzeko sortu diren espazio ezberdinak:

Iraurgi Berritzen - Lan Eredua from Iraurgi Berritzen on Vimeo.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut