AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • Eskualdeko sentsibilizazio kanpainaren aurkezpen ekitaldia

  • Lili Jauregian, sentsibilizazio kanpainaren aurkezpen ekitaldia

  • 1
  • 2

Lege oharra

PRIBATUTASUN-POLITIKA:

Enpresaren datuak

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, erakunde arduradunaren identifikazio-datuak azalduko ditugu jarraian:

·         Izen soziala: Iraurgi Lantzen SA

·         IFK: A 20180485

·         Egoitza soziala: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo Etorbidea 25, 20720 Azkoitia (Gipuzkoa)

·         Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 1.260. liburukia, 215. folioa, SS-5208 orria.

1.            Jabetza intelektuala

iraurbigerritzen.eus webgunearen eta hartako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak Iraurgi Berritzenenak dira. Iraurgi Berritzen lehen aipatutako erakundearen marka komertziala da. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeek webgune honetako itur-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak babesten dituzte. Debekatuta dago webgunea osorik edo partzialki erreproduzitzea eta/edo argitaratzea, baita informatikoki tratatzea, banatzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea ere, edo titularrari legez dagozkion gainerako eskubideak urratzea, baldin eta Iraurgi Berritzenek aldez aurretik eta idatziz baimena ematen ez badu.

Erabiltzaileak bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik erabil dezake webgune honetan dagoen materiala, eta debekatuta dago material hori merkataritza-xedeetarako edo legez-kontrako jardueretarako erabiltzea. Jabetza intelektualeko eskubide pribatu guztiak beren-beregi erreserbatuta daude.

2.            Datu pertsonalen babesa

Datu pertsonalen babeserako Lege Organikoa eta UE 679/2016 araudia betez, jakinarazten dizugu webgune honetan formularioen (kontsultarako, harremanetarako eta erabiltzailearen arretarako) bidez bildutako datu pertsonalak goian aipatutako erakundearen ardurako fitxategietan sartuko direla. Fitxategi horiek hau dute helburu: erabiltzaileak kudeatzea, eskaerei erantzutea, albiste-buletinen harpidetza baimentzea, kontaktuei arreta ematea eta Iraurgi Berritzenen zerbitzuak eskaintzea.

Halaber, zure datu pertsonalak Iraurgi Berritzenen jarduerei buruzko informazioa eta buletinak bidaltzeko erabiliko ditugu, edozein bidetatik, baita bide elektronikoak erabiliz ere.

Interesdunak dokumentu hau sinatuz, bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du; beraz, tratamendua legezkoa izango da. Zure datuak bost urtez kontserbatuko ditugu, eta, ondoren, suntsitu edo ezabatu egingo ditugu: interesdunak dokumentu hau sinatuz, bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du; beraz, tratamendua legezkoa izango da. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko, eramangarritasunerako, tratamendua mugatzeko eta emandako baimena bertan behera uzteko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, Iraurgi Lantzen SAri idatziz eta zure NAN agiriaren kopia bat erantsiz eskatuta, posta arruntez (helbidea: Julio Urquijo 25, 20720 Azkoitia, Gipuzkoa) edo e-postaz: info@iraurqiberritzen.eus.

1.            Askotarikoak

A. Cookieak:

Zure ordenagailuari buruzko informazioa bil dezakegu, bai eta, dagokionean, zure IP helbideari, sistema eragileari eta nabigatzaile-motari buruzkoa ere, sistema hobeto kudeatzeko. Datu estatistikoak dira, gure webgunean nola nabigatzen duzun jakiteko.

Horrexegatik, zure Interneten erabilera orokorrari buruzko informazioa ere lor dezakegu, zure ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen den cookie-fitxategi bati esker. Zure ordenagailuaren disko gogorrera transferitzen den informazioa dute cookieek.

Cookieek gure webgunea hobetzen eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematen laguntzen digute. Hain zuzen, hau lor dezakegu haiei esker:

§  Kopuruei eta erabilera-patroiei buruzko kalkulua egitea.

§  Zure lehentasunei buruzko informazioa lortzea eta gure webgunea zure interesen arabera pertsonalizatzea.

§  Zure bilaketak bizkortzea.

§  Zu ezagutzea, gure webgunera itzultzen zarenean.

Cookieak onartzeari uko egin diezaiokezu, zure nabigatzailean cookieak ez onartzeko konfigurazioa aktibatuz. Dena den, konfigurazio hori aukeratzen baduzu, beharbada, ezin izango zara webguneko zenbait lekutan sartu, edo ezin izango duzu gure zerbitzu batzuez baliatu. Nabigatzailean cookieak baztertzeko konfigurazioa aktibatzen ez baduzu, gure sistemak cookieak sortuko ditu gure webgunearekin konektatzen zarenean.

B. IRAURGI BERRITZENek webguneko informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aldatu ahal izango ditu, aurrez jakinarazi gabe.

C. IRAURGI BERRITZENek konpromisoa hartzen du webgune honen bidez IRUZURREZKO PUBLIZITATERIK EZ EGITEKO. Beraz, ondorio horietarako, IRAURGI BERRITZENen webguneko atalen edukian egon daitezkeen formazko eta zenbakizko akatsak ez dira iruzurrezko publizitatetzat hartuko. Izan ere, akats horiek atal horietako informazioaren mantentze edota eguneratze osatugabearen edo akastunaren ondorio izan daitezke. Atal honetan jasotakoari dagokionez, IRAURGI BERRITZENek akats horiek zuzenduko ditu, haien berri izan bezain laster.

D. MERKATARITZA-MEZUAK BIDALTZEN DITUENEAN, IRAURGI BERRITZENek argi eta garbi adieraziko du ZER-NOLAKO MEZUAK diren, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean jasotakoari jarraituz. Ildo horretan, IRAURGI BERRITZENeko erabiltzaileei bidaltzen zaien informazioa ez da merkataritza-mezutzat hartuko, baldin eta helburu hauek baditu: erabiltzailearen eta IRAURGI BERRITZENen arteko harremana iraunaraztea, eta erakunde horren zerbitzuari dagozkion informazio- eta prestakuntza-jarduerak eta bestelako jarduerak gauzatzea.

E. Webgune honetan sartzean edota hartan dagoen informazioak erabiltzean erabiltzaileak araurik urratzen badu, IRAURGI BERRITZEN ez da horren erantzulea izango.

F. IRAURGI BERRITZENek ez ditu bere gain hartuko webgune honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzean sortzen diren edo sor daitezkeen kalte-galerak, edozein motatakoak direla ere. Webgune honen bidez hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara eramaten duten estekak eta hipertestua ez dira IRAURGI BERRITZENenak, eta ez daude haren kontrol pean. Hortaz, ez du haietan dagoen informazioa bere gain hartuko, ezta informazio horrek izan ditzakeen ondorioak ere.

G. Webgune honetan hirugarrenek erakunde honen jabetzakoak ez diren marken izenak, produktuen izenak eta merkataritza-markak legez kontra erabiltzen badituzte, IRAURGI BERRITZEN ez da legezko kontrako erabilera horren erantzule izango. Halaber, aipatutako esteken bidez webgune honetatik bisita daitezkeen webguneen edukiaren osotasuna, egiazkotasuna eta legezkotasuna IRAURGI BERRITZENen erantzukizunetik kanpo egongo dira.

H. Azken batean, erabiltzailea da webgune honetako zerbitzuen, edukien, esteken eta hipertestuaren erabileraren erantzule bakarra.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut