AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin bi formazio programa abian jartzeko hitzarmena sinatu du

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatutako lankidetza akordioa aurkeztu zuten otsailak 5ean, helduentzako bi prestakuntza programa garatzeko: Kultur aisia Unibertsitatean eta Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea.

Gipuzkoan herri bakarra da Azpeitia horrelako hitzarmen baten bidez bi programa horiek abian jarriko dituena.

Bi programa hauek Deustobidek, Deustuko Unibertsitateko Herritartasun Eskolak antolatu ditu, helburua herritarren hartu-eman sozialak eta zentzu kritiko zein partehartzailea sustatzea delarik, bizikidetza solidario baten ereduaren eraikuntzan.

Kultur aisia Unibertsitatean programa prestakuntza programa irekia da, beren kultur esparrua zabaldu nahi duten pertsonei zuzendua: Adin guztietako pertsonek egin dezakete eta ez da aurretiazko titulurik eskatzen. Gizakiaren balioetan oinarritutako aisia sustatu nahi du, prestakuntza ere aisia dela aldarrikatuz eta aisiak norberaren garapenean eta gizartearenean eragina duela azpimarratuz. Kultura gozatuz ikastea du helburu eta kultura eta jakintza hedatzea.

Azpeitiko Udalarekin adostutako programaren baitan, hiru ikastaro eskainiko dira, bakoitza 12 ordukoa: Euskal mitologia eta kristautasuna, Udaberriko arratsalde baterako musika, eta Kulturak, identitateak eta lurraldeak.

Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea programak berriz, lantegiak eskainiko ditu, beren enplegagarritasuna, lan egoera edo negozioa hobetzea helburu duten pertsonei enpresa kudeaketako oinarrizko tresnak eta jardunbideak eskainiz.

Programa hau 4 lantegik osatzen dute, bakoitza 16 ordukoa, partehartzaileen interes arlo desberdinak lantzeko. Hona lau lantegiak: Ideiatik negozio planera, Finantza kudeaketa finantzetan adituak ez direnentzat, Negozioaren garapenerako ezinbesteko tresna digitalak, eta Enpresari lotutako lege alderdia.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut