AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Aurkeztu da Urolanprest.eus web orri berria

Lan bila zabiltza? Laguntza behar lana bilatzeko? Prestakuntza behar duzu?

Urolanprest.eus web orri berria aurkeztu da pasa den azaroak 10ean, Azpeitiko udaletxean, egitasmoaren sustatzaileak izan diren Urola Erdiko 11 enplegu, formazio eta orientazio laboraleko eragile, eta eskualdeko 6 udal ordezkarien eskutik.

Web orri berri honen helburua, urola erdiko langabetuei eta lana hobetzea nahi dutenentzat referentzizko topagunea izatea da. Urola Erdian gaur egun indarrean dauden lan eskaintza, orientazio zerbitzuak eta prestakuntza eskaintzaren informazio bateratua eta eguneratua jasotzen du.

Lan eskaintzei dagokionez, mota desberdinak jasotzen ditu: enpresak, enplegu publikoa, praktikak, kolektibo bereiztuak eta autoenplegua...

Prestakuntzari dagokionez, pertsonen egoeraren araberako irizpide desberdinek jasotzen ditu: langabetuak, langile edo persona guztiei zuzenduriko ikastaroak aurkezten ditu.

Eskualdean gaur egun 11 eragile enplegu, orientazioan eta prestakuntzan ari dira lanean eta web orri berrian eragile bakoitzaren informazioa eta ezaugarriak jasotzen dira, persona bakoitzak bere egoeraren arabera zuzenean jo dezan lagunduko dion eragilearengana.

Eskeintzen dituen aukerak: buletinera harpidetzea, kurrikulumak bidaltzeko eta app deskargatzeko.

Proiektuaren eragileak eta bultzatzaileak Urola Erdiko 11 enplegu, formazio eta orientazio laboraleko eragileak dira, eskualdeko udal guztiekin elkarlanean eta Iraurgi Berritzenen eskutik.

Egitasmo hau, Iraurgi Berritzenek Azpeitia eta Azkoitiko udalekin batera garatu duen 2017-18 ko Enplegua sustatzeko ekintza planaren baitan garatu da.

Captura_de_pantalla_2016-11-11_a_las_12.15.06.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut