AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Internet eta Sare Sozialen arrisku eta aukerez sentsibilizatzeko proiektua jarri da abian

Internet eta Sare Sozialen erabilera denon ahotan dagoen honetan, hauen erabilerak eskaintzen dituen aukera eta arriskuez sentsibilizatzeko xedearekin, eskualdeko hainbat eragilek elkarlanean hainbat ekintza antolatu dituzte.

Proiektu honen beharra, IB Sarearen baitan egituratzen den Ikastetxeen Mahaian identifikatu zen eta azken hilabeteetan eragileekin elkarlanean emandako prozesuaren ondorioa da. Ekimena, hiru lan lerro nagusiren baitan egituratzen da.

Lehenik eta behin, Azkoitia eta Azpeitiko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleei zuzenduta, bi orduko hiru saio praktiko antolatu dira. Saio horietan helburu nagusia ikasleak sare sozialek eta internetek, oro har, eskaintzen dituzten aukera eta arriskuez jabetzea izan da.

Guztira, eskualdeko 300 ikasletik gora izan dira sentsibilizazio tailerretan parte hartzaile. Bestetik, ikastetxeetako irakasle nahiz aisialdiko begiraleen ezagutzak indartzeko, formakuntza tailer propioak sortu dira. Ekintza horren bitartez, tresna hauen erabilerarekin eman daitezken egoera ezberdinei aurre egiteko prestakuntza eskaini nahi izan zaie.

Amaitzeko, herritar orori, bereziki gurasoei, zuzendutako hitzaldi zikloa antolatu da. Jardunaldi horien bitartez, herritarrek gaian izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeaz gain, internet nahiz sare sozialen erabilerak sortu ditzaketen egoera ezberdinen aurrean nola erantzun argitu nahi da.

Jarraian, antolatu den hitzaldi zikloaren egutegia atxikitzen da. Hitzaldiak, "Suspergintza-Ementic" egitasmoko Mikel Agirrek eskainiko ditu:

Azkoitia:

  • "Internet: aukerak eta arriskuak". Azaroak 17 osteguna, Zubiaurre Elkargunean, 18.30 etan.
  • "Sare Sozialak: erabilera egokia". Azaroak 24 osteguna, Zubiaurre Elkargunean, 18.30etan

Azpeitia:

  • "Internet: aukerak eta arriskuak". Azaroak 22 osteguna, Sanagustin kulturgunean, 19.00 etan.
  • "Sare Sozialak: erabilera egokia". Azaroak 24 osteguna, Sanagustin kulturgunean, 19.00etan

Esteka hauetan klik eginda, proiektuaren eskuorria jaitsi daiteke:

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut