AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Eskualdeko ikastetxetako zuzendarien mahaiak ikasturte berriko lehen elkarteratzea

Urriak 10 bildu da IB sarearen baitan eskualdeko Ikastetxe Ordezkarien Mahaia. Berau DBH eta BHI mailak dituzten 5 ikastetxeetako zuzendariez dago osatuta, helburu nagusia elkarren arteko behar eta ikuspegiak bateratu eta gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen eta izango dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokiak sortzen joatea da, honetarako ikastetxeen beharrei erantzuna emango dieten proiektu konkretu eta eraldatzaileen garapenean lan eginez".

Hainbat dira lan markoaren helburu konkretuak:

  • Ikastetxeen artean konfidantzazko harremanak sendotu eta ikuspegiak bateratzea, elkarlan proiektuen garapenaren bidez.
  • Inguruko Eragile sozioekonomikoekin harremanak bilatu eta estutzea.
  • Metodologia berritzaileak/eraldatzaileak garatzen joatea, esperientziak elkartrukatu eta kanpoko ezagutzak inkorporatuz

Lan bileran, 2017/18 ikasturtera begira landuko diren proiektuak finkatzeaz gain, etorkizunera begirako aukera berrietaz eztabaidatu da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut