AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresa Gunea Urola Lanbide Eskolan bildu da gaur

Urola Erdiko Enpresa Gunea osatzen duten enpresa ordezkariak bildu dira gaur Iraurgi Berritzenen eskutik, Urola Lanbide Eskolan, Eduardo Sudupe zuzendariarekin.

Lan bileran Urola Lanbide Eskolaren egoera eta erronkak konpartitu dituzte, azpiegiturak ezagutu eta aurrera begira Iraurgi Berritzen, Urola Lanbide Eskola eta bailarako enpresa artean elkarlan aukerak estutzeko konpromisoa hartu da.

Enpresa ordezkariek, gaur egun dituzten perfilen beharrak azaldu dituzte, eta Iraurgi Berritzenek enpresa industrialak elkarrizketatuz garatu duen enplegu aztarnategiaren ondorioak aipatu dira. Ondorio hauen arabera, datozen 3 urteetan enpresen produkzio eta mantenimendu arloetan 114 lanpostu sortuko dira bailaran, lanbide heziketaren formakuntza ezinbestekoa izango delarik lanpostu hauek betetzeko.

Urola Lanbide Eskolaren erronka, eskualdeko enpresen beharretara egokituriko hezkuntza eskaintzea izanik, Iraurgi Berritzenen enpresa eta enplegu arloekin elkarlan estua sustatuko dutela adostu dute gaurko bileran, langile eta langabetuen prestakuntzarako ekintza berriak bultzatzeko elkarlanean.

 

Enpresa_Gunea_bilera_logoak.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut