AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzen Urola Lanbide Eskolako ekintzailetasunaren inguruko sentsibilizazio saioan

Iraurgi Berritzenek, Urola Lanbide Eskolak antolatutako ekintzailetasunaren inguruko sentsibilizazio saioan parte hartu du, Urratsbat ekimenaren baitan.

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Saioan Iraurgi Berritzeneko kideek talde dinamika bat egin dute ikasleekin, Ekintzailetasuna Urola Erdian I proiektuaren baitan eskualdean identifikatu ziren beharretatik abiatuz. Talde dinamikan, 12 arazo edota aukera planteatu dira eta ikasleek taldetan erronka horiei interbide desberdinak proposatu dituzte. Guztira, 33 irtenbide ezberdin atera dira eta dinamikan 50 ikasle baino gehiagok parte hartu dute.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut