AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

SEIN enpresaren "Tool Management 4.0" proiektuaren aurkezpena eskualdean

Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko SEIN Taldearekin lankidetzan "Tool Management 4.0" proiektuaren difusiorako ekitaldiaren antolaketan hartu du parte pasa den apirilak 26an Hotel Loiolan,

bertan biltegi adimentsu produktuaren adibidea ikusgai zegoelarik partehartzaileentzat.

"Tool Management 4.0" proiektua, Azpeitiko SEIN enpresa, Gurhing eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik garatzen ari den proiektua da: enpresa industrialen biltegien kudeaketa eraginkorrerako proiektua da, analitika aurreratua eta business intelligence txertatuz. Eskualdeko enpresa gero eta gehiago ari dira prozesu desberdinetan Industria 4.0 arloko teknologia berriak txertatzen. Ildo honetan, SEIN enpresaren proiektuaren aurkezpena aukera interesgarria izan da, biltegi automatizatu eta adimentsuaren ezaugarriak ezagutzeko. Ekitaldian, eskualde nahiz kanpoko 12 enpresetako 23 ordezkarik hartu dute parte.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut