AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Bigarren urtez jarraian Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka ospatu da

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko eragileen partehartzea nahiz lankidetza bermatzeko artikulatzen duen eragile sarean kokatzen da ekimena.

Zehazki, "IB Sarea" lankidetza sarearen baitan egituratzen den Hezkuntza Gunean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeek - Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola - hartu dute parte bertan.

Aurten, bigarren urtez jarraian, eskualdeko gaztetxoen artean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko proiektua garatu da. Honek, Iraurgi Berritzenen eragile sarean identifikatutako beharrei erantzuna ematea du helburu eta eskualde ikuspegitik, ezinbestekotzat jo da hezkuntzan zientzia eta teknologia gaitasunak. Honetarako, prozesuan zehar, Elhuyar Fundazioaren laguntza izan da.

Iaz landu zen ekimenarekin alderatuta zenbait berrikuntza ekarri ditu aurtengo edizioak eta bi fase nagusitan egituratu da hau. Batetik, eskualdeko ikastetxeetan, DBH eta Batxiler mailan zientzia eta teknologia alorrei lotutako irakasgaiak eskaintzen dituzten irakasleei, bi goizeko prestakuntza mintegia eskaini zaie. Bertan, proiektuen gidaritzarako oinarri metodologikoak ezagutzeaz gain esperientzia nahiz proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.

Bigarren fasean, berriz, ikastetxeetako irakasleek mintegian jasotako jakintzak aplikatu eta ikasleekin proiektu ezberdinak garatu dituzte. Oro har, eskualdeko 8-10 irakasle eta 200 gaztetxo inguru aritu dira proiektu ezberdinen lanketan.

Hauen garapenean zehar, sor zitezken zalantza ezberdinei aurre egiteko Elhuyar fundazioaren gidaritza izan dute. Gainera, Elhuyarrek duen hainbat unibertsitateetako ikertzaile boluntarioen-sareari esker, Euskal Herriko ikertzaile ezberdinekin harremanak izateko aukera izan dute ikasleek. Gaiaren inguruan izan zitzaketen zalantzak argitzeaz gain, hauen esperientzia nahiz eguneroko jarduera zein den ezagutu dituzte.

Azokan, ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek landu dituzten proiektuak aurkeztu eta erakutsi dira. Azokan, guztira, alor ezberdinetako 6 proiektu ezberdin ikusi ahal izan dira: Basoen dibertsitatea (Biologia), Kristalografia (Geologia), Erreakzio kimikoak (Kimika), Ibaien ekologia (Biologia), Prototipogintza (Teknologia) eta Metodo zientifikoa (Matematika Tailerra).

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut