AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresa Guneak eskualdeko enpresa ordezkarien 2. topagunea ospatu du IBen eskutik

Ekainak 22an, Enpresa Gunea osatzen duten eskualdeko enpresa ordezkariak bildu dira, Iraurgi Berritzeneko enpresa arloko lan taldearekin, enpresei zuzenduriko proiektuen garapena aztertu eta behar berriak azaltzeko.

Topagunean, eskualdeko enpresekin abian dauden hainbat proiekturen jarraipena eta kontrastea egin da, aurrera begirako proposamenak jasoz: enpresen kapazitaziorako egitasmoak, gestio eraldaketa eta elkarlanerako proiektuak, diru laguntzen kudeaketa eta bitartekaritza, lan eskeintzen kudeaketa zerbitzua.

Honetaz gain, Urola Erdiko egitura industriala, langabezia, eta formakuntzarako abian jarritako ekintza berriak aztertu dira, besteak beste: enpresen kontratazio behar eta irizpideak, langabetuen orientazio eta prestakuntzarako elkarlana, zihurtagiri profesionalak eta kontratazio konpromisoarekin ikastaroak.

Partehartzaileak:

Lan Mobel (Miguel Ucin); Domusa (Maria Dominguez); Xubi (Aritz Martija); Sidenor (Cruz Alberdi); Glual (Iñaki Txapartegi); Munibe Group (Aitor Gurrutxaga).
Iraurgi Berritzen (Begoña Beobide, Itziar Abarisketa; Jaione Valverde; Iñigo Solozabal; eta Jon Zubizarreta).

Partehartzaileak.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut