AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Txertatu Merkatuan Programako 4. Edizioko partaideek Trebatu 2. Fasea bukatu dute

Programaren 1.fasea ekainaren 28an bukatu zen eta uztailaren 2an 2. TREBATU faseari eman zitzaion hasiera.

Txertatu Merkatuan programaren 4. edizioari ekainaren 6an eman zitzaion hasiera. Bertan, eskualdeko 15 partaidek hartu zuten parte eta ondorengo baldintzak bete zituzten:

  • 30 urte baino gutxiago izatea
  • Lanbiden izena emanda eta langabezi egoeran egotea
  • Prestakuntzarik jasotzen ez egotea

Ekainaren 28an programaren 1. faseari bukaera eman zitzaion. Bigarrengo fasea, Trebatu, uztailaren 2an hasi eta uztailaren 20an bukatu zen eta bertan partaideek aukera izan zuten Kapazitazio Teknikoko bi ikastaro egiteko: Menpekotasuna duten pertsonen zaintza ikastaroa edo Zerbitzari - sukaldeko laguntzaile ikastaroa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzako ikastaroak 100 orduko iraupena izan zuen eta Izarraitz Lanbide Eskolako instalazioaetan egin zen.

Zerbitzari - sukaldeko laguntzaileko ikastaroa, aldiz, 45 ordukoa izan zen eta bertan partaideek elikagaien manipulatzaile ziurtagiria lortu zuten. Azkoitiko Elkarguneko sukaldean egin zen.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut