AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ekintzaileei beren eguneroko kudeaketan lagunduko dioten ezagutza dosiak antolatu dira

KLINK egitasmoaren baitan, hilero ekintzaileei beren enpresaren kudeaketan lagunduko dioten kapazitazio dosiak antolatzen dira.

Irailean, mugikorreko aplikazioak nola erabili ikasteko ezagutza dosia antolatu zen.

Formakuntza dosiak motzak eta praktikoak izaten dira, gehienez bi orduko iraupena izaten dutelarik. Hilero gai desberdinak lantzen dira, hala nola, Banakako Enpresarien eta Ondasun Erkidegoen kudeaketa fiskala, autonomoen lege berria, enpresak bezeroen datu pertsonalak babesteko legedi berria, teknologia berrien erabilera...

Ezagutza dosi hauek, ekintzaileei beren enpresaren eguneroko kudeaketa errazteko ezagutza teknikoak erraztea dute helburu. Ekintzaileen esku jartzen den baliabide hau, KLINK egitasmoaren baitan kokatzen da.

KLINK egitasmoaren ardatz nagusia, ekintza desberdinen bitartez eta ekintzaileeen beharretatik abiatuta ekintzailetzarako eskualde erakargarri bat sortzea da, eskualdean ekintzailetza arloan lanean diharduten eragileak elkarrekin lanean arituz.

Informazio gehiago: www.klink.eus

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut