AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

2018 uda, Turismo jarduera Urola Erdian, datuak eta balorazioa

Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziatik kudeatzen den Urola Erdia eskualdeko turismo bulegoak (Loiolako Santutegia), 7.950 pertsona hartatu ditu 2018ko udako bi hilabetetan, uztaila eta abuztua.

Iaz epe berdinean jaso ziren baino 645 pertsona gutxiago dira aurten hartatu direnak, orohar %7,5 gutxiago. Datu hotz honek lehen begiratuan egiten duen inpresio ezezkorrak baikortasunera bira ematen du datuak aztertzen hasi orduko.

Datuok diote norbanako turismoa, hau da, bere kabuz bidaiatuz bisitatu gaituen turismoak goraka egin duela, 4.751 aurtengoan, iaz baino 430 gehiago, %12 alegia.

Honetaz gain, norbanako turista hauen artean, Espaniatik nahiz atzerritik etorri direnak egiten dute goraka.

Datu orokorren beherakada beraz taldean bidai antolatuan etorri den turistak eragina izan da.

Printzipioz norbanaka egiten den turismoak inguruan jarduera turistiko eta beraz eragin ekonomiko handiagoa sortzeko aukera gehiago ditu taldekakoak baino, eta esan behar eskualdetik jaso ditugun datuek halaxe berretsi dutela.

Esate baterako:

  • Eskualdeko museo nagusiek 2017ko datuak hobetu dituzte bisitariei dagokiola.
  • Eskualdeko udelarrietako flujo turistikoak ere gehiago nabarmendu dira aurtengo udaran.
  • Okupazio maila: Eskualdeko alojamenduek orkorrean balorazio positiboa egin dute udako jardueraz. Uztaileko lehen hamabostaldian okupazio mailak %50etik igotzea kostatu bazitzaien ere, hortik abuztu amaiera arte ia beteta egon dira gehienak, abuztuko lehen hambostaldian %100eko mailara iritxi garelarik eskualdean.

Guzti hau kontutan izanda, klabe positiboan baloratzen da udako turismo jardueran utzi dituenak gurean, jakinda urtea luzea dela, uda azkenean bi hilabetera mugatzen dela eta gu bezalako barnekaldeko eskualde batek urtean bisitariak erakarri ahal izateko eskaintza turistikoa lantzen jarraitu beharra duela.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut