AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enplegu eta Orientazio zerbitzuak enplegua sustatzen enpresa eta eragileekin elkarlanean

Iraurgi Berritzenen apustu estrategikoa izaten ari da enpresen eta enplegu zerbitzuaren arteko elkarlana eta zubilana egitea, enplegu sustapena indartzeko eskualdean.

Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen Enplegu Zentroaren zerbitzuak 2018 urtean sektore desberdinetako 211 lan eskaintza kudeatu ditu irailarte: industrian (91), zerbitzuetan (99), eraikuntzan (7), lehen sektorean (3). Hautetatik % 28a IBren bitartez itxi direlarik.

Industria sektoreari dagokionez lan eskaintza gehien jasotzen dituzten perfilak honakoak dira: Mekanikako teknikariak; Manufaktura-industrietako peoiak; Delineatzaileak eta Marrazkilari teknikoak; Soldatzaileak eta Oxiebakitzaileak; Mekanikako ingeniariak; Metalurgiako eta Meatzeetako teknikariak; Metalezko egituren muntatzaileak; Publizitateko eta Merkaturatzeko profesionalak; Industri ingenieriak eta Produkzio ingeniariak; Elektronikako ingeniariak; Salgaien Garraioko peoiak; zura tratatzen duten langileak, etab...

Lan eskaintza hauen kudeaketarako iturri desberdinak erabiltzen dira: Erabiltzaileen data basea, difusioa www.urolanprest.eus web orrian eta sare sozialetan, asteko buletin informatiboen bidalketa enplegu zentruko erabiltzaileei, etab. Ondoren, perfila eta interesa duten hautagaien informazioa helarazten zaie enpresei.

2018ko iraileko azken datuen arabera, Urola Erdian 1.325 pertsona daude langabezian, eskualdeko langabezia indizea %8,6 da; %6 gizonezkoena eta %11,7 emakumezkoena. 2017ko irailarekin alderatuz gero, 149 langabetu gutxiago zenbatu dira Urola Erdian, %10,1 gutxiago. Oro har, epe berean, Gipuzkoan %7,7-ko jaitsiera eman delarik.

Enplegu Arloan, langabeziaren profilean eta enpresen eskaeran oinarrituta, egitasmo berriak abian jartzen ari da urtean zehar, lan munduratze programa egokituak, ikastaro berriak kontratazio konpromisoarekin, eta langabetuentzat orientazio pertsonalizatuaren zerbitzua. 2018ko urritik aurrera Zestoako Udaletxean ere eskainiko da Orientazio zerbitzua langabetuentzat, Azpeitian eta Azkoitian moduan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut