AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Sidenor enpresara bisita IKASIZ proiektuaren markoan

Azaroaren 7an, Ikasiz Proiektuaren baitan, SIDENOR enpresa bisitatu genuen eskualdeko sareko 11 enpresetako 18 langilek.

Sidenor-ek Azkoitiako lantegian partaidetza sustatzeko garatu duen kultura berriaren ereduaren hedapen esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen bertaratutakoek.

Marko honetan kokatzen da ekimena. Helburua, Enpresa Guneako kideen proposamenari erantzunez, eskualdeko enpresetan garatzen ari diren prozesu, proiektu eta kudeaketa praktika onak partekatzea elkarren artean, ikasketa prozesu partekatuen garapenaren bitartez.

SIDENOR-era egindako bisitaren helburu konkretua, Azkoitiko lantegian kulturan, antolaketa sistema eraldatzeko eta langileen partaidetza sustatzeko jarraitu dituzten praktikak ikuskatu eta lan taldeen bitartez dagokion hedapena erraztu duten kudeaketa erramintak partekatzea izan da bertaratutakoen artean.

Harreran, azken urteetan garatutako prozesua azaldu ondoren, fabrikazio plantako egitura ezagutzeko aukera izan genuen bisita bidez, non aplikaziora bideratutako adibide ugari ikuskatzeko aukera eman zuen, ikusitako guztiari babesa, bertako langile talde batek landutako hobekuntza proiektu baten adibideak eman zigularik, beraien errealitatetik azaldutako esperientzia.

Balorazio positiboa bertaratutako enpresen artean, marko honetan arlo desberdinen inguruan bailarako enpresa sarean izan ditzakegun esperientzia desberdinak partekatzen jarraitzearen garrantzia balioan jarri zelarik.

Miila esker SIDENOR-eko lan talde osoari.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut