AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Abian dira eskualdeko ikastetxeen guneak 2018/19 ikasturtean landuko dituen lankidetza proiektuak

Ikastetxeen Gunea, eskualdeko 5 ikastetxek – Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola - lankidetza sustatzeko duten espazioan datza eta bere jarduera nagusiki DBH eta BHI mailetara bideratzen da.

Guneak, gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokia sortzea du helburu. Oro har, guneak, ikastetxe ezberdinek amankomunean dituzten beharrak identifikatu eta hauek asetzeko lankidetza proiektuak sustatzea du jomuga lan talde ezberdinen bitartez. Beharrak identifikatu eta lan lerroak lehenesteaz eskualdeko ikastetxeek osatzen duten zuzendarien lan taldea arduratzen da. Lan talde hau, oro har, urtean hiruzpalau aldiz biltzen da lehentsitako lan lerroen jarraipena egiteko.

2018/19 ikasturtean zehar, eskualdeko ikastetxeak lankidetzan, lau lan lerro ezberdin lantzea aurreikusten da. Hauek abian jartzeko, dagoneko lan taldeekin planifikazio zereginak abiatu dira eta lan lerroen exekuzioarekin datozen asteetan hastea aurreikusten da.

Aurten, 6. aldiz jarraian landuko da "Elkarrekin Eraikitzen" proiektua. Honek, ikaslea bere ikasketa prozesuko protagonista egin eta eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutaraztea ditu helburu nagusitzat eta prozesuan zehar ikasleek eskualdeko hainbat eragilerekin harremanak izatea aurreikusten da.

Era berean, aurten 3. Aldiz jarraian, "ZTIM Urola Erdian" izenburuarekin, ikasle bere ikasketa prozesuko protagonista egin eta zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika (ZTIM) arloetan proiektu gidaritzan esperimentatzea lortu nahi da. Proiektuaren bitartez, ikasleengan zientzia, teknologia nahiz ikerketa zaletasuna sustatzea lortu nahi dira.

Bestalde, 2018/19 ikasturtean, garrantzia berezia hartuko da "Gerolan" proiektuak eta orientatzaileen lan taldeak. Ekimen honen bitartez, ikasleen orientazio akademikoa indartzeko ekintza eta tresnak sortu nahi dira. Oro har, eskualdeko errealitatearen informazio sozioekonomikoa helarazteaz gain, eragile ezberdinen egunerokotasuna ezagutzeko ekintzak jarri nahi dira abian.

Amaitzeko, 2018/19 ikasturtean, "Izan Ekintzaile!" izenburuarekin, ikasgeletan ekintzailetza jarduera eta ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko da. Ikatetxeen beharren arabera diseinatutako lan saio hauen bitartez, eskualdean ekintzailetza jardueraren nondik norakoak aurkezteaz gain eskualdeko ekintzaile errealen testigantzak ezagutzeko aukera eskainiko da.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut