AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Abenduak 13an ospatuko dira, 2018ko IB Sarearen Topaketak

Urtero egin ohi den moduan, Abenduak 13an ospatuko da Iraurgi Berritzeneko eragile sarearen topagunea.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak urtero ospatzen dituen Topaketen XVI. edizioa izango da hau. Ekitaldia, Azpeitiko udaletxeko 5. Solairuan ospatuko da goizeko 9.00etatik aurrera.

Ekitaldian zehar, Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualdeko udal, enpresa nahiz ikastetxeetako ordezkarien partehartzea aurreikusten da eta ekitaldia, 3 atal nagusitan antolatuko da.

Lehen zatian, IB sarearen baitan 2018an zehar, enpresa, hezkuntza nahiz udal eragileek lankidetzan landu dituzten lan lerro eta proiektuak aurkeztuko dira. Hauek aurkezteaz, lan lerroen garapenean parte hartu duten eragileak arduratuko dira.

Behin eragileen aurkezpenak eginda, "B+I Strategy" kanpo aholkularitzako Sabin Azua eta garapen eta berrikuntza agentziako zuzendari den Begoña Beobideren eskutik, eskualdeko ehun ekonomikoaren nondik norakoak aurkeztuko dira. Lehenak, egun ekonomian eta gizartean oro har dauden aukerak eta joerak azalduko ditu. Garapen eta berrikuntzako zuzendaria berriz, eskualdeko balio kateen ezaugarriak aurkezteaz arduratuko da.

Amaitzeko, ekitaldira bertaratutako eragile ezberdinen artean lan dinamika landuko da. Honen bitartez, eskualdeak datozen urteetan izango dituen erronkez hausnartu eta hauei aurre egiteko beharrezko osagai eta baliabideez eztabaidatuko da.

Jarraian, ekitaldiaren programa duzue eskuragarri.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut