AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzen Sareak XVI.Topaketak ospatu ditu

Iraurgi Berritzenek gaur goizean Azpeitiako Udaletxean bildu ditu erakundea osatzen duten hiru udaletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, hogeitabi enpresetako eta ikastetxeetako ordezkariak elkarrekin martxan dituzten proiektuen balorazioa egin eta datorren urtean eskualdean garatu beharreko lehentasunezko lan lerroak definitzeko.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak urtero ospatzen dituen Topaketen XVI. edizioa izan da gaurkoa.

Ongi etorria egin zaie bertaratutako guztiei Eneko Etxeberria, Javier Zubizarreta eta Josetxo Mendizabal alkateez gain, Ainhoa Aizpuru diputatua eta Iraurgi Berritzeneko zuzendaria den Begoña Beobideren eskutik.

Aurtengo ekitaldia 3 atal nagusitan antolatu da. Lehen zatian, IB sarearen baitan 2018an zehar, enpresa, hezkuntza nahiz udal eragileek lankidetzan landu dituzten lan lerro eta proiektuak aurkeztu dituzte, Kontseiluko kideak diren eragileen ordezkariak beraiek izan direlarik protagonista honetan, Enpresa, Hezkuntza eta Udal ordezkariak, hain zuzen:

Ihintza Arregi (Sidenor), Arantxa Bidezabal (Ikasberri), Eduardo Sudupe (Izarraitz Lanbide Heziketa), Ana Azkoitia (Azkoitiako Ekonomia Zinegotzia), Agustin Lizarralde (Azpeitiko Ekonomia Zinegotzia ) eta Itziar Abarisketa Iraurgi Berritzen-eko enpresa eta enplegu koordinatzailea.

Behin eragileen aurkezpenak eginda, "B+I Strategy" kanpo aholkularitzako Sabin Azua eta garapen eta berrikuntza agentziako zuzendari den Begoña Beobideren eskutik, eskualdeko ehun ekonomikoaren nondik norakoak aurkeztu dira. Lehenak, egun ekonomian eta gizartean oro har dauden aukerak eta joerak azaldu ditu. Garapen eta berrikuntzako zuzendaria berriz, eskualdeko balio kateen ezaugarriak aurkezteaz arduratu da.

Bertaratu direnak ez dira, gainera, entzutera mugatu. Paper aktiboa izan dute. Taldeka, eskualdeak datozen urteetan izango dituen erronkez hausnartu dute eta hauei aurre egiteko beharrezko osagai eta baliabideez eztabaidatu da. Dinamika aberasgarria, batik bat, interakzioa profil ezberdinetako pertsonen artekoa izan delako, Iraurgi Berritzenen gainerako hainbat ekimenetan bezala.

Partehartzaileek eskualdeak datozen urteetako dituen erronka nagusiak ondorioztatu dituzte. Besteak beste honakoak lehenetsi dituzte:

  1. Industrian, teknologia berrien txertatzea eta digitalizazioa.
  2. Enpresen negozio ereduen egokitzapena joera berriei.
  3. Kulturaaniztasuna: etorkinen integrazioaren kudeaketa.
  4. Hezkuntzaren egokitzapena garai berrietara: gazteen gaitasunen garapena.
  5. Eskualdearen eta enpresen erakargarritasuna hobetzea.
  6. Langile kualifikatuen falta. Talentu berria erakartzea.
  7. Talentua mantentzea eskualdean: langileen baldintzen hobekuntza.
  8. Eragile arteko elkarlan estrategia mantentzea eskualdearen garapenerako.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut