AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Garapeneko Zuzendaritzaren eskutik, lurralde garapenerako eredu berri baten eraikuntza prozesura gonbidatu ditu Gipuzkoako hamaika eskualdeetako ordezkariak.

Pasa den irailetik, Iraurgi Berritzen partehartzen ari da, Gipuzkoa Sarean proiektuaren baitan sustatu den Eskualde arteko Mahaian.

Gehiago irakurri...

Martxoaren 18an, Iraurgi Berritzen elkarlan sareko kide diren 8 enpresa bildu ziren Intxausti Jauregian, eskuartean duten proiektu proposamen baten baitan eztabaidatu, inpresioak konpartitu eta dagozkion egokitzapenak egiteko.

Azken hilabeteotan, kudeaketa azterketak egin dira enpresa bakoitzean, eta honek, arlo honetan izan ditzakeen hobekuntza arloak antzemateko aukera eman du; hauen baitan definitu da proiektu proposamen konpartitua, eta era berean bakarkakoa, aurrera begira bere garapenerako konpromisoak lotuz.

Gehiago irakurri...

Azpeitiko eta Azkoitiko udalek eta horietan ordezkatuta dauden zenbait alderdi politikok (Bildu, EAJ, Hamaikabat eta PSE-EE) Urola Erdiko sustapen ekonomikorako oinarriak bermatuko dituen estrategia bat adostu dute.

Akordio politikoaren berri ostiral arratsaldean, martxoaren 14an, egindako agerraldian eman zuten. Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria (Bildu),  Azkoitiko alkate Pello Bastarrika (Bildu), Azpeitiko EAJko zinegotzi Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko Hamaikabateko  zinegotzi Aitor Aranguren, Azkoitiko EAJko  zinegotzi Mikel Zubizarreta eta Iraurgi Beritzeneko (Garapen Gunea) koordinatzaile Itziar Abarisketa izan ziren agerraldian.

Gehiago irakurri...

2014ko otsail erditik aurrera, Iraurgi Berritzenen zerbitzuak bi herrien artean konpartitzen hasi dira, herritarrengandik gertuago egoteko asmoz.

Ondorioz, Ezagutza Sarearen baitan antolatzen ditugun lan bilera eta ekimen desberdinak ere bi herrietan konpartitzen hasi gara. Horrela, lan talde batzuk Azkoitia topagune izaten mantenduko dute eta beste batzuk Azpeitian antolatzen hasi dira.

Gehiago irakurri...

Proiektu honen helburua, eskualdeko enpresei balio erantsi estrategikoa ematea ahalbidetuko duen elkarlan proiektuak exekutatzea izango da, aditu teknologikoen babesarekin: produktu edo merkatuen dibersifikaziorako, bai prozesu produktiboen berrikuntzarako, bai barneekintzailetasuna sustatzeko negozio aktibitate berriekin. Azken helburua, eskualdeko egoera ekonomikoa indartzea da, biztanlegoaren baldintza sozioekonomikoetan eta bizi kalitatean eragina izan dezan.

Gehiago irakurri...

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut