AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ehun Berritzea

  • Asteartea, 10 Ekaina 2014 00:00

Proiektu hau, Urola Erdiko eskualdea osatzen duten udalerrien ehun ekonomikoa aztertzeko erabiliko da, gehienbat Azpeitia eta Azkoitiako udalerrietako enpresena. Bi helburu ditu nagusiki: alde batetik Urola Erdiko egungo enpresa ehunaren egitura zein den jakitea, hau da industria mapa bat egitea, enpresa kopuruaz gain, esanguratsuak diren ezaugarriak bilduz (sektorekako banaketa, neurriak, azpiegituren nolakotasuna, enpresen gaitasunak, ...). Bestalde daukagun egitura ekonomikoa kontuan izanik, teknologia berrien tendentziaren txosten bat egitea du helburu, horren arabera akzio plan konkretu bat definitzeko eta Urola Erdian gure ehun ekonomikoaren berritze bat bideratzen laguntzeko, bai sektore berri hauetan enpresa berriak sortuz bai eta gaurko industriari dibertsifikaziorako aukera desberdinak zein izan daitezkeen jakinaraziz.

Proiektu honen koordinatzailea Iraurgi Berritzen da, eta berau izango da IMH eta Saiolanen laguntzarekin, proiektua aurrera eramango duen eragilea, Foru Aldundiaren eta Europar Batasunaren diru laguntzari esker.

Proiektu hau Gipuzkoa sustatzeko programan kokatzen dugu: gizarte eta lurraldean lankidetzarako testuinguruak sortzea helburu duena.

logo DFG Logo_INTERREG_2  IMH SAIOLAN
 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut