AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Akordio Politikoa: Eskualdearen Sustapen ekonomikoaren estrategia

  • Igandea, 15 Ekaina 2014 00:00

Azpeitiko eta Azkoitiko udalek eta horietan ordezkatuta dauden zenbait alderdi politikok (Bildu, EAJ, Hamaikabat eta PSE-EE) Urola Erdiko sustapen ekonomikorako oinarriak bermatuko dituen estrategia bat adostu dute, partehartu duten elkarlan prozesu baten ondorioz.  Martxoaren 14an egindako agerraldian, Akordio Politikoaren berri eman zuten sinatzaileek: Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria (Bildu),  Azkoitiko alkate Pello Bastarrika (Bildu), Azpeitiko EAJko zinegotzi Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko Hamaikabateko  zinegotzi Aitor Aranguren, Azkoitiko EAJko  zinegotzi Mikel Zubizarreta.

Akordioaren lorpen nagusiak:  batetik, eskualdeko garapen ekonomikorako arlo estrategiko nagusiak zehaztea eta adostea lortu da eta, bestetik, prozesu horri aurrera begirako berme politiko bat ematea lortu da, konpromiso politikoak adostuz.

Gaur egun, akordio politikoaren helburu eta konpromezuak betearazteko,  jarraipena bai maila tekniko bai maila politikoan egiten ari da. Hurrengo pausoa, 2015eko udal hauteskundeetarako aurkeztuko diren alderdi politikoen hautagaiei Akordio Politikoaren komunikazioa egitea izango da.

Captura_de_pantalla_2014-12-16_a_las_10.37.23.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut