AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ikasgoiraurki

  • Osteguna, 19 Ekaina 2014 00:00

Helburua: Urola Erdia eta Goierriko eskualdeen artean ikasketa kolektiboa sustatzea, berrikuntza soziala eta teknologikoaren orekan oinarrituriko tokiko garapena sustatzeko eskualdeetan.

Iraurgi Berritzen nahiz Goiekitik sustatu diren tokiko garapen ekonomikorako sareek, (Ezagutza Sarea eta Industria Foroa) garapen eredu berritzaileak sortzea ekarri dute, bai Berrikuntza Sozialaren ikuspegitik, bai Berrikuntza Teknologikoaren ikuspegitik, Bi eskualdeetan berrikuntza soziala eta teknologikoaren ezaugarriak garatzen ari dira bakoitzean bere ezaugarriekin.

Bi eskualdeen esperientzien arteko ikasketa prozesua bultzatzeko, Orkestraren eskutik metodologien eta adituen ezagutzaren ekarpena egin da. Prozesuaren baitan landutako gaiak: Garapen Agentzien Rola; Enpresen arteko Lankidetza; Politikoen papera; Merkatu dibersifikazioa; Hezkuntza eragileak.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoa, ekiten duen lurralde gisa, sustatzeko" programan kokatzen da, gizarte eta lurraldean lankidetzarako testuinguruak sortzea helburu duen programa hain zuzen.

garapengunealogoak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut