AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Gipuzkoa Sarean

  • Asteazkena, 17 Abendua 2014 11:53

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Garapeneko Zuzendaritzaren eskutik, lurralde garapenerako eredu berri baten eraikuntza prozesura gonbidatu ditu Gipuzkoako hamaika eskualdeetako ordezkariak.

Proiektuaren helburua Gipuzkoan lurralde garapena modu berri batean egitea ahalbideratuko duen harremantze eredu berria (zubiak) eraikitzea izan da.

Helburuak:

  1. Eskualdeetako, GFAko eta beste maila batzuetako arduradun politiko eta teknikoen elkarlanerako guneak sortzea.
  2. GFAko departamentu desberdinetan eskualdeekiko parte hartzaileagoa den lan egiteko modua garatzea.
  3. GFAko politiken eta eskualdeen erronken arteko alineamentua lortzea.
  4. Eskualdeetan harremantze eredu partehartzaileak bultzatzea.
  5. Eskualdeetan bisio eta pentsamendu estrategikoaren garapena bultzatzea.
  6. Gipuzkoa mailan diharduen zenbait erakunde eta eskualdeetako errealitateak gerturatzea.

Iraurgi Berritzeneko zuzendari eta lehendakariak beste agentzietako ordezkariekin partehartu dute Gipuzkoa mailan sustatu diren Mahaietan: Energia eta Sustapen Ekonomikoaren Mahaiak. Bestetik, prozesu hauek sustatzeko, Ezagutza Sareko Teknikariak partehartu dute tekniko fazilitadore moduan. Eskualde bakoitzak marko honetan garatu nahi duen proiektua adostu du. Urola Erdiari dagokionez "Urola Saretzen" proiektua abian dago.

Captura_de_pantalla_2014-12-16_a_las_11.01.06.png

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut