AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

UrBerritzen

  • Astelehena, 15 Otsaila 2016 00:00

UrBerritzen, eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko prozesua da. Iraurgi Berritzenek jarri du abian, Beterriko Garapen Agentzia eta Elhuyarrekin elkarlanean eta Urola Erdia eta Beterri eskualdeetan ikuspegi sozialetik berrikuntza eragiteko prozesua izan nahi du.

Proiektuaren helburuak:

  • Urola Erdian eremu desberdinetan garatzen ari diren hainbat egitasmoek berrikuntza sozialetik zer duten aztertu, eskualdeko esperientziak ezagutzera eman, difusioa egin, balioan jarri, berrikuntza sozialaren paradigmarekin lerrokatu, eta aurrera begira modu eraginkorragoan jarduteko hobetzekoak eta erronkak identifikatzea, ekintza-planak diseinatuz eta eragileekin adostuz.
  •  Eskualdearen berrikuntza sozialean eragiteko ezagutza eta tresna metodologiko berriak eskualdeko eragileen eskura jarri; eskualdearen garapenerako estrategikoak diren eragileekin berrikuntza sozialaren inguruko gogoeta bateratua egin eta etorkizunera begira erronkak eta ikuspegi bateratuak elkarrekin lantzea.
  • Beterri eskualdearekin ikasketa prozesua elkartrukatu.

Proiektu honetan partehartzen duten egitasmo eta erakundeak hauek dira: Azpeitiko Kultur Mahaia, Karabeleko, Eroski Gureak; Iraurgi Berritzen Sarea (Elkarlan publiko pribatua); Elkarrekin Eraikitzen (Ikastetxeen elkarlan proiektua); Munibe Group (Enpresa arteko elkarlana); Hemen Buy (Merkataritza eta Teknologia); Elkar Ekin, Mugat (Hirugarren adinari zerbitzuak).

UrBerritzen proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoari esker gauzatuko da.

Proiektuaren iraupena: 2015/12/01 - 2016/06/06

Untitled_design44.png

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut