AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Urola Lanean I - II

  • Astelehena, 08 Otsaila 2016 00:00

Urola Lanean I-II proiektuaren helburu nagusia honakoa da : Urola Erdiko enpresa osatzen duten egungo enpresa ehunaren egitura jakin ondoren, hau da gaur egun ezaguna dugun industria mapatik abiatuta, bertan agertzen diren gabeziei, ekintza plan jakin eta asmo handiko eskualdeko proiektu eraldatzailea bultzatzea, hainbat ekintza eta lan lerroen bidez.

Helburu hau lortzeko, ezinbestekoak izango diren hainbat ekintza bultzatuko dira proiektu honen barnean, hauek 3 zati nagusitan banatzen direlarik:

  1. Proiektu generikoak
  2. Nazioarteko antena eta kanpoko lankidetza
  3. Industria-sektore kritikoak

1. PROIEKTU GENERIKOAK

Produktua-Merkatua-Teknologia (PMT) ardatzak aintzat harturik, enpresentzako ideiak eta aukerak eskaintzeko ahalmena izateagatik interes berezikotzat identifikatu diren sektoreak eta jarduera-esparruak aztertzea.
Zehazki, honako proiektu estrategiko hauek identifikatu dira interesgarritzat Urola Erdia eskualderako:

  • Teknologia garbiak
  • Laguntzarako teknologiak

2. NAZIOARTEKO ANTENA ETA KANPOKO LANKIDETZA

Nazioarte mailan enpresa, ikerketa-zentro, ekintzailetza bultzatzeko zentro, unibertsitate, gobernu, arrisku-kapitaleko sozietate eta bestelako erakundeekin lankidetza-sareak eta aliantzak bilatzea eta ezartzea, Urola Erdian enplegua sortzen eta lehiakortasuna bultzatzen laguntzeko.

3. INDUSTRIA SEKTORE KRITIKOAK

Industria-maparen proiektuak aukera emango du kinka larrienean dauden sektoreak identifikatzeko, bai eta Urola Erdiko industria-sarearen gaitasunak zein diren jakiteko ere, modu horretara hazten ari diren jarduera edota merkatuetarako eboluzioa sustatzeko. Behin bultzatu beharreko sektoreak hautatuta, hauxe litzateke sektore bakoitzerako helburua: sektore horretako enpresen arteko lankidetza-esparruak zehaztea, enpresa bakoitzak nahiz kolektiboak izan ditzakeen kezkak identifikatuz, horiek eskutik izango baita aukera enpresen gaur egungo edota etorkizuneko negozioak garatzeko eta mantentzeko eta zenbait ekimen zehatz martxan jartzeko.

Proiektuaren iraupena: 2015/12/01 - 2016/06/30

Untitled_design41.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut