AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Hornitu

  • Asteazkena, 13 Urtarrila 2016 00:00

Proiektu honen helburu orokorra, Urola Erdiko aktibitate ekonomiko industriala indartzea da, enpresa hornitzaile eta traktoreen elkarlanaren bitartez, enpresen garapena sustatuz.

Proiektuak dituen helburu zehatzak honakoak dira:

  1. Urola Erdiko enpresa traktoreen hornidura behar nagusiak ezagutu, eskualdeko enpresek bete ditzaketen eskaerak identifikatuz. Behar hauek betetzeko egitasmo konkretuak ipini martxan, banaka edo elkarlanean proiektuen bidez.
  2. Enpresa traktoreek, mundu mailan lehiatzen ari direnez, duten ezagutzaren transferentzia egin enpresa hornitzaileei: joerak , beharrak, eskaerak..hauek referentzi moduan hartu ditzaten proiektu berritzaileak garatzeko.
  3. Enpresa hornitzaileentzat epe ertain luzera proiektu, behar eta proposamen berriak identifikatu eta baloratu, esparru desberdinetan (teknologikoa, komertziala, kudeaketan..) behar berriei erantzuna ematen lagunduko dutenak.

Horretarako, Iraurgi Berritzenek ekintza lerro desberdinak jarri ditu abian: Enpresa traktoreen inplikazioa lortzeko elkarrizketa eta topaguneak; Bitartekaritza zerbitzu teknikoa enpresentzat Tekagunerekin elkarlanean; eta hobekuntza eta elkarlan proiektuen garapenerako egitasmoak beharrezkoa denean.

Proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren eskutik jaso du diru laguntza "Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea" programaren bitartez.

Proiektuaren iraupena: 2015/07/09 - 2016/06/06

Proiektu honetako enpresa eta eragile partehartzaileak haseran dira:

Hornitu_Logoak.png

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut