AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

BalioKaEraTuz "Urola Erdiko Balio kate eta aukera nitxoen azterketa enpresekin sarean identifikatuz"

  • Asteazkena, 17 Urria 2018 09:19

Iraurgi Berritzenek proiektu honen bitartez, Urola Erdiko Sustapen eta eraldatze sozioekonomikoa bultzatzen jarraitzea du helburu nagusia, eskualdeko garapena, enpresekin eta enpresentzat lankidetzan garatuz eta beraien beharretara egokitutako proiektuak sustatuz.
Horretarako proiektuaren helburu zehatzagoak lortzeko honako ildoak garatuko dira:

  1. Urola Erdiko enpresa elkarlan sarea -Enpresa Gunea- garatzen eta egonkortzen jarraitu, elkarlan dinamika indartuz, eta enpresen partehartzea, inplikazioa, eta erabakitze gaitasuna gehitu eskualdeko proiektuetan, beraien interesen arabera eskualde izaerako ekimenak garatzeko ekonomian eta gizartean eragina dutenak.
  2. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko sensibilizazio eta kontzientziazio handiagoa dakarten ekintzak inplementatzea arlo desberdinetan, enpresek identifikatutako esperientzi onak beraien artean konpartituz.
  3. Eskualdeko balio katea aztertu eta aukera nitxoak identifikatu, sektoreen arteko hibridazioa eta birformulazioa bultzatuz. Horretarako, eskualdeko balio kateak karakterizatu eta mapeatuko dira, bertatik gaur egun eta etorkizunerako kritikoak direnak aztertuz eta inguruko aldaketa eta tendentziak eskualdeko balio katean izango lituzketen eraginak analizatuz

Diru laguntza: 

gfa.png

Partehartzaileak: 

Baliokaeratuz_Partehartzaileak.png

Iraupena: 2018/06/15 - 2019/06/28

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut