AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • Zestoako bainuetxea

  • Errezilgo ikuspegia Gipuzkoako Balkoitik

  • Bailarako ikustegia Xoxote (Izarraitz) gainetik

  • Jorge Oteiza Frontoiak Azkoitia

  • Loiolako Santutegia

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

Zer eta nola egiten dugu lan?

Zer?

Turismo arloko helburua, jomuga turistiko erakargarri bat artikulatzea da, non norbanako nahiz trade bidezko bisitari turistek produktu, zerbitzu eta baliabide turistikoak kontsumitu ahal ditzaketen, kontsumo horrek sortuko dituen kanpo errenta bidez eskualdeko sektore turistikoaren garapena bilatzeko.

Eskualdeko eskaintza turistikoa ondorengo web gunean dago eskuragarri: www.urolaturismo.eus.

  • Marketing Turistikoa
    • Eskaintza turistikoaren konfigurazioa: Produktu turistikoen garapena, baliabidetik produktu turistikorako bidea gauzatzea.
    • Sustapena eta merkaturatzea: Eskaintza eta jomuga turistikoaren sustapena eta merkaturatzea ekintza desberdinak garatuaz; Euskarri grafikoen diseinu eta publikazioa, online marketinga, turismo azokak, fam trip eta fam press, komunikabideak e.a.
  • Lehiakortasun turistikoa
    • Eskualdeko enpresa turistikoen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak: Kalitateko turistikorako programen koordinazioa, formakuntza, bisita teknikoak, tailerrak e.a.

Nola?

Sektore turistikoko eragile publiko eta pribatuekin erakunde arteko harremanak sortu, mantendu eta sustatzen dira, enpresa eta erakunde publikoen artean zubi lana eginez gehienetan, goitik beherako eta behetik gorako komunikazio kanalak sortu, elikatu eta mantenduz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut