AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • Azpeitian, enplegu eta prestakuntza eskaintzak behatzeko informatika gela

  • Azkoitian, enplegu eta prestakuntza eskaintzak behatzeko informatika gela

  • Banakako lan eta prestakuntza bilaketa

  • Eskualdeko lan eta prestakuntza eskeintzen ohola

  • Banakako orientazio zerbitzua

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

Enplegu eta orientazio zerbitzuak

Nor gara?

Iraurgi Berritzenek Lanbiderekin elkarlanean enplegu eta orientazio zerbitzuak eskaintzen dizkie eskualdeko herritarrei.

 

LogoakEnplegu                      

Nori zuzentzen zaio zerbitzua?

Enplegu eta orientazio zerbitzua eskualdeko langabetuei eta langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian dauden langileei zuzentzen da.


Zer eskaintzen da?

Zerbitzua bi alor nagusitan bereizten da: Enplegu eta Orientazio zentroa.

Enplegu Zentroa
ren helburu nagusia da bertara etortzen diren herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa eskaini eta bilaketa aktiboan laguntzea. Bestalde, lan eskaintza hauetan izena ematen laguntzeaz gain, Curriculuma eta aurkezpen gutuna prestatzen laguntzen da bertan.

Enplegu zentroak bere zereginak bete ditzan honako zerbitzuak ditu herritarren eskura:

  • Lan eskaintzak aurkitzeko ordenagailuak
  • Eskualdeko lan eskaintzak laburbiltzen dituen tabloia
  • Lanbideko enplegu eskaintzetara sarrera
  • Inguruan dauden prestakuntza zerbitzuak laburbiltzen dituen tabloia

Orientazio Zentroaren xedea lan bila dabiltzan eskualdeko herritarrei laguntza pertsonalizatua eskaintzea da. Bertan, herritar bakoitzak dituen behar konkretuen araberako zerbitzua eskaintzen da hauei balizko lan irteera eta prestakuntza zerbitzuetan aholkularitza eskainiz. Helburu hauek bete asmoz, orientatzaileak laguntza pertsonalizatua eskaintzen du ondorengo alorretan:

  • Lan elkarrizketak prestakuntza
  • Hautaproben prestakuntza
  • Prestakuntza beharren azterketa
  • Autoenplegurako informazioa


Non eta noiz gaude?

Enplegu eta orientazio zentroak Azkoitia eta Azpeitian kokatzen dira ondorengo ordutegiekin:

Enplegu_zentrua_ordutegia.png

 

Ordutegia_Orientazioa.png

Harremanetarako: 

Helbideak.png 

 

 

    

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut