Iraurgi Berritzenetik hainbat ekimen jarri ditugu martxan aldaketa ekologiko, sozial eta teknologiko-digitalaren buru izaten laguntzeko.

Lehiakorra izaten jarraitzeko, zure enpresak aktibatu behar dituen funtsezko hiru palanka.

Zure enpresa testuinguru ekologiko, sozial eta teknologiko-digital berrira egokitzeko unea iritsi da

Arakatu gure ekimenak

Ikusi nola lagundu diezazukegun zure enpresak behar duen eraldaketaren buru izaten.

Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasiz Saioa

Datuen gobernantza eta esplotazio eraginkorra erabaki estrategikoak hartzeko

Zure enpresak datu asko sortzen ditu egunero… baina zenbat erabiltzen dituzu erabaki hobeak hartzeko?

marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, azaroak 27 (9:00-12:30)

Idoia Iceta Digitalentu

Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasiz Saioa

Datuen gobernantza eta esplotazio eraginkorra erabaki estrategikoak hartzeko

Saio honetan ezagutuko dituzu datuen gobernantzaren eta esplotazioaren gako nagusiak, nola bihurtu informazioa erabaki azkar eta eraginkorretan. Gainera, aukera izango duzu eskualdeko beste industriaenpresa batzuekin esperientziak partekatzeko, ikuspegi praktiko NOREN batetik.

Dirigido a

Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako ordezkariak: Zuzendariak, Finantza arduradunak, IT arduradunak, etab.

¿Qué vas a conseguir al participar?

  • Datuen gobernantzaren eta esplotazioaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea.
  • Ohiko akatsak detektatzea eta ikastea nola saihestu zure enpresan.
  • Eredu eraginkor baterantz egiteko lehen urratsak identifikatzea.
  • Teknologia eta soluzio berriak ezagutzea, enpresan benetako eragina dutenak.
marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, azaroak 27 (9:00-12:30)
Trantsizio ekologikoa
Ikasekin Proiektua

Neurtu zure ingurumen-aztarna eta eraldatu enpresa datu errealetan oinarrituta

Kalkulatu, ulertu eta hobetu zure enpresaren ingurumen inpaktua. Prestakuntza, diagnostiko teknikoa eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dituzu tresna ofizialen bidez, zientzian oinarritutako klima-kudeaketa estrategiko baterantz aurrera egiteko.

marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda Azaroa 2025 – martxoa 2026

Ana De la Fuente Ik Ingeniería

Trantsizio ekologikoa
Ikasekin Proiektua

Neurtu zure ingurumen-aztarna eta eraldatu enpresa datu errealetan oinarrituta

Proiektu honek formakuntza, tresnak eta euskarri teknikoa eskaintzen dizkie industria enpresei, ingurumen aztarna modu zorrotz eta praktikoan neurtzeko. Ihobeko 3C tresnaren erabilerarekin eta aditu baten laguntzarekin,txosten pertsonalizatua eta hobetzeko gomendioak jasoko dituzu, baita datuen fidagarritasuna landu ere. Aukera paregabea klima aldaketari aurrea hartzeko eta benetako inpaktua duen zure enpresa-posizionamendua indartzeko.

Norentzat

Jasangarritasunarekin eta eraldaketa klimatikoarekin konprometitutako enpresa industrialentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Enpresaren ingurumen-inpaktuaren inbentario osoa.
  • Ingurumen-aztarna kalkulatzeko formakuntza praktikoa.
  • 3C tresna ofizialaren erabilera gidatua (Ihobe).
  • Txosten teknikoa emaitzekin eta hobetzeko proposamenekin.
  • Adituen laguntza prozesuaren fase bakoitzean.
marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda Azaroa 2025 – martxoa 2026
Trantsizio ekologikoa
Ikasekin Proiektua

Aktibatu jasangarritasuna zure estrategian eta areagotu zure enpresaren lehiakortasuna

Jasangarritasuna enpresaren estrategian eta kulturan barneratzeko programa praktikoa. Prestakuntza, laguntza eta ibilbide-orri pertsonalizatua zure enpresaren eraginkortasuna, berrikuntza eta bereizgarritasuna bultzatzeko.

marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda Iraila - abendua 2025

David Zabala Alaba Dezetaa Consulting

Trantsizio ekologikoa
Ikasekin Proiektua

Aktibatu jasangarritasuna zure estrategian eta areagotu zure enpresaren lehiakortasuna

Jasangarritasuna modu estrategikoan ulertzen, aktibatzen eta barneratzen lagunduko dizun programa. Tailer praktikoak, adituen laguntza eta plan pertsonalizatua lehentasunekin eta gomendioekin. Egiten ari zarena ordenatu, aukera berriak identifikatu eta zure konpromisoa modu sinesgarrian komunikatzen ikasi. Jasangarritasuna errentagarritasun, berrikuntza eta lehiakortasunaren benetako palanka bihurtu.

1. bilera: 2025/09/25
2. bilera: 2025/10/23
3. bilera: 2025/11/20
Itxierako ekitaldia: 2025/12/18.

Saioen artean, aholkulariarekin aurrez aurreko bilerak egingo dira.

Norentzat

Jasangarritasun estrategiko eta bereizgarria bilatzen ari diren enpresa industrialentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Inpaktuaren diagnostikoa eta egungo egoera.
  • Ibilbide-orri estrategikoa: lehentasunak eta hurrengo urratsak.
  • Modu jasangarrian berrikuntza bultzatzeko ideia eta gakoak.
  • Posizionamendua sendotzea komunikazio fidagarriaren bidez.
  • Adituen laguntza eta prestakuntza praktiko aplikagarria.
marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda Iraila - abendua 2025
Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasekin Proiektua

Eraldaketa Digitalaren bidez, lehiakortasuna indartu

Programa praktiko eta pertsonalizatua, Urola Erdiko ETEetan eraldaketa digitalaren prozesua bizkortzeko laguntza eskaintzen duena, metodologia frogatu baten eta arrakasta-kasuak sortzeko esperientzia praktikoaren bidez.

marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Urria 2025 - ekaina 2026

Zehazteko BRTA y TKNIKA

Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasekin Proiektua

Eraldaketa Digitalaren bidez, lehiakortasuna indartu

Programa hau aukera paregabea da zure industria-ETEak digitalizazioaren arloan jauzi bat egin dezan. Saio indibidualen, adituaren laguntzaren eta lankidetza bidezko lanaren bidez, zure egungo egoera eta beharrak aztertuko dituzu, aukera teknologiko zehatzak identifikatu eta ekintza-plana izango duen bide-orri digital pertsonalizatu eta bideragarria diseinatuko duzu. Guztia ikuspegi praktikoarekin: inpaktua, efizientzia eta iraunkortasuna helburu, erabaki sendoekin hazteko, arrisku txikiagoarekin eta zure helburuekin lerrokatuta.

Norentzat

Urola Erdiko industria-enpresa eta industriari lotutako zerbitzu-enpresentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Enpresaren heldutasun digitalaren diagnostikoa.
  • Negozioaren hobekuntza-aukerak eta/edo barne-eraginkortasuna identifikatzea, aukera nagusia lehenetsiz.
  • Bide-orri digital pertsonalizatua diseinatzea, hobekuntza-aukerarik nagusiena baliatzeko ekintza-plan pertsonalizatu bat garatuz.
  • Kanpo-laguntza espezializatua prozesu osoan zehar.
  • Kasu bakoitzerako erabilgarri eta egokiak diren teknologia digitalen identifikazioa.
marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Urria 2025 - ekaina 2026
Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasekin Proiektua

BeTEK - Lehiakortasuna bultzatu Berrikuntza Teknologikoaren bidez

Berrikuntza teknologikoko proiektuak sustatu eta abian jartzeko programa praktiko eta pertsonalizatua, Berrikuntzaren Kudeaketa ikuspegi teknologikotik egituratuta ez duten enpresentzat.

marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Urria 2025 - urtarrila 2026

Garbiñe Manterola, Iñigo Mujika BRTA eta TKNIKA

Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasekin Proiektua

BeTEK - Lehiakortasuna bultzatu Berrikuntza Teknologikoaren bidez

Hartu parte berrikuntza teknologikoaren arloan jauzi bat ematen lagunduko dizun programa pertsonalizatu honetan. Diagnostiko pertsonalizatuen, adituen aholkularitzaren eta zentro teknologikoen laguntzaren bidez, parte hartzen duten enpresek beren ibilbide orri teknologikoa definituko dute. Programa hau funtsezkoa da berrikuntza-arrakala murrizteko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Norentzat

Urola Erdiko altzari eta egur arloko enpresa industrialentzat, ahalmen teknologikoa eta berritzeko gogoa dutenei zuzendurik.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Diagnostiko teknologiko pertsonalizatua eta egokitutako bide-orria.
  • Zentro teknologikoekin konexioa, prestakuntza eta funtsezko baliabideak.
  • Berrikuntza oztopatzen duten eragozpenen identifikazioa.
  • Jardunbide egokiak eta benetako adibideetara sarbidea.
  • Bide-orri teknologiko baten bidez, lehiakortasuna hobetzea.
marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Urria 2025 - urtarrila 2026

Gure iraganeko ekimenak

Gure aurreko topaketak

Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Ezagutu TALCIR proiektua: elkarrekin, talentu zirkularra aktibatzen

Parte hartu TALCIR programaren emaitzen aurkezpenean: ezagutu lortutakoa, eskualdean izan duen eragina eta etorkizuneko lankidetza-aukerak, enpresa eta erakundeen ekarpenekin.

marker Aurrez aurrekoa (Intsausti Jauregia)
agenda 2025, irailak 23 (9:00-11:00)
Maria Angelica Martinez

Maria Angelica Martinez Sutargi

Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Ezagutu TALCIR proiektua: elkarrekin, talentu zirkularra aktibatzen

Parte hartu TALCIR (egoera zaurgarrian dauden pertsonen talentua aktibatzen eta ekonomia zirkularrean zein jasangarritasunean oinarritutako negozio berriak bultzatzen dituen programa) emaitzen aurkezpen jardunaldian. Ezagutu lortutako emaitzak eta eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialean izan duen eragina. Gainera, erakunde eta enpresa ezberdinen ekarpenak jasoko dira eta lankidetza-aukera berriak aztertuko ditugu.

Norentzat

Ekonomia zirkularrean eta gizarteratzean konpromisoa duten nekazaritzako elikagaien enpresa eta enpresa industrialentzat.

Zer lortuko duzu parte hartzean?

  • TALCIR proiektuaren emaitzak lehen eskutik ezagutzea.
  • Gizarteratze, enplegu eta jasangarritasun politiken arteko loturak identifikatzea.
  • Administrazio, gizarte-erakunde eta enpresen arteko lankidetza aukerak lantzea.
  • Eskualdeko garapen inklusiboan laguntzeko bide berriak deskubritzea.
marker Aurrez aurrekoa (Intsausti Jauregia)
agenda 2025, irailak 23 (9:00-11:00)
Itxita Itxita
Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Monetizatu zure energia-aurrezpena EAZ sistemarekin

Ezagutu nola monetizatu zure enpresako energia aurrezpena, Energia Aurrezpeneko Ziurtagirien bidez (EAZ). Energia efizientzian egiten dituzun inbertsio eta jarduerak optimizatzeko jardunaldi praktiko eta funtsezkoa.

marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, urriak 8 (9:00-11:00)
Andrea Estornés

Andrea Estornés Txekalde - Ingeniari aholkulariak

Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Monetizatu zure energia-aurrezpena EAZ sistemarekin

Parte hartu EAZ (Energia Aurrezpeneko Ziurtagiria) sistemari esker, energia-aurrezpenak etekin ekonomiko bihurtzen ikasteko jardunaldi espezializatuan. Baldintza teknikoak, izapidetze-prozesuak eta benetako kasu praktikoak ezagutuko dituzu. Aukera paregabea eraginkortasun energetikoan ahalik eta etekin handiena atera nahi duten industria-enpresentzat.

Norentzat

Energia eraginkortasun eta errentagarritasunean interesa duten enpresa industrialentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Energia Aurrezpeneko Ziurtagirien sistemaren funtzionamendua ulertzea (faseak eta puntu kritikoak).
  • Monetizazio aukerak eta teknologia nagusiak identifikatzea.
  • Espediente tekniko-administratiboak zuzen prestatzen ikastea.
  • Sektorean aplika daitezkeen benetako arrakasta-kasuak ezagutzea.
marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, urriak 8 (9:00-11:00)
Itxita Itxita
Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Prestatu klima-aldaketari aurre egiteko: lege-gakoak eta estrategikoak

Industrientzako prestakuntza saioa klima eta energiaren legeriari buruz. Ezagutu araudia betetzeko beharrak, helburuak eta estrategia nagusiak, enpresa-erresilientzia indartzeko eta lehiakorra den iraunkortasunean aurrera egiteko.

marker Online
agenda 2025, irailak 24 (9:00-11:00)

Edurne Simón Izadi 21

Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Prestatu klima-aldaketari aurre egiteko: lege-gakoak eta estrategikoak

Parte hartu eskualdeko enpresa industrialentzat diseinatutako saio honetan, eta ezagutu trantsizio energetikoari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko legegintza eta estrategia-esparrua. Lege eta dekretu aplikagarriak aurkeztuko dira, lurralde-estrategia nagusiekin batera, zure enpresak indarrean dagoen legeria betetzeko, arriskuak murrizteko eta klima-erronka berrien aurrean lehiakortasuna eta iraunkortasuna sendotzeko.

Norentzat

Kalitate, ingurumen eta industria zuzendaritzako arduradunei zuzendurik.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Klima aldaketari buruzko egungo lege-esparrua ulertzea :
    • 4/2019 LEGEA, otsailaren 21ekoa, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa.
    • 254/2020 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, EAEko Jasangarritasun Ener¬getikoari buruzkoa.
    • 10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
    • 7/2022 LEGEA, apirilaren 9koa, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzekoa
    • 11/2023 LEGEA, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriarena (17. artikulua soilik)
    • 1/2024 LEGEA, otsailaren 8koa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketarena.
  • Indarrean dagoen araudiaren helburuak eta hartzaileak ezagutzea.
  • Trantsizio energetikoan eta klimatikoan funtsezko estrategiak identifikatzea.
  • Sektorera aplika daitezkeen lege-eskakizunei aurrea hartzea.
  • Posizionamendu iraunkorra eta lehiakorra indartzea.
marker Online
agenda 2025, irailak 24 (9:00-11:00)
Itxita Itxita
Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Bete klima-aldaketari buruzko araudia: planifikatu ekintza jasangarriak zure enpresan

Trantsizio energetikoan, mugikortasun iraunkorrean eta ekonomia zirkularrean dauden legezko betebeharrei buruzko prestakuntza-saioa industria enpresentzat. Ezagutu araudia zehatz-mehatz eta planifikatu nola aplikatu zure lehiakortasuna indartzeko.

marker Online
agenda 2025, urriak 15 (9:00-11:00)

Edurne Simón Izadi 21

Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Bete klima-aldaketari buruzko araudia: planifikatu ekintza jasangarriak zure enpresan

Parte hartu industriari aplika dakiokeen ingurumen-araudian sakontzen duen saio praktiko honetan: trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, ekoizpen zirkularra, erosketa berdeak eta klima egokitzapena. Ikasi zure enpresaren legezko betebeharrak identifikatzen eta planifikatu betetzea modu eraginkorrean, jasangarritasuna hobetuta, erresilientzia eta lehiakortasuna, klima-aldaketaren eta erregulazio-eskakizun berrien testuinguruan.

Norentzat

Kalitate, ingurumen eta industria zuzendaritzako arduradunei zuzendurik.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Industriari aplikatu beharreko ingurumen-araudia zehatz-mehatz ezagutzea.
  • Jasangarritasunaren eta trantsizio energetikoaren legezko betebeharrak identifikatzea.
  • Zure enpresan betebehar horiek betetzen direla planifikatzea.
  • Erresilientzia eta jasangarritasun korporatiboa hobetzea.
  • Lehiakortasuna indartu, eskakizun berrietara egokituta.
marker Online
agenda 2025, urriak 15 (9:00-11:00)
Itxita Itxita
Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Ezagutu jasangarritasuna hobetzeko tresnak, enpresa lehiakorragoa izateko

Lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten tresna eta baliabideei buruzko saio praktikoa enpresentzat: zure enpresan aplikagarriak diren gida, kalkulagailuak, laguntzak, ingurumen fiskalitatea eta teknologia garbiak.

marker Online
agenda 2025, azaroak 5 (9:00-11:00)

Edurne Simón Izadi 21

Trantsizio ekologikoa
Ikasiz Saioa

Ezagutu jasangarritasuna hobetzeko tresnak, enpresa lehiakorragoa izateko

Ezagutu prestakuntza-saio honetan ingurumen-betebeharrak betetzeko funtsezko tresnak eta baliabideak, jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatzeko. Ezagutu gidak, kalkulu kitak (Ihobe, Ekoberrikuntza Zirkularra Euskadi), Gipuzkoako Karbonoaren Borondatezko Funtsa, laguntzak, ingurumen fiskalitatea eta teknologia garbiak. GJHekin bat datorren enpresa arduratsu eta jasangarri gisa aurrera egiten ikasi.

Norentzat

Kalitate, ingurumen eta industria zuzendaritzako arduradunei zuzendurik.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Lehiakortasun jasangarria hobetzeko tresnak eta baliabideak ezagutu.
  • Aplika daitezkeen laguntzak eta ingurumen fiskalitatea identifikatu.
  • Teknologia garbi eta kalkulu kit baliagarrietarako sarbidea izan.
  • GJHekin lerrokatutako jasangarritasunean aurrera egin (7, 9, 11, 12, 13).
  • Posizionamendua bultzatu enpresa arduratsu eta jasangarri gisa.
marker Online
agenda 2025, azaroak 5 (9:00-11:00)
Itxita Itxita
+
+
+
Trantsizio ekologikoa
Ikasekin Proiektua

Murriztu zure enpresaren gastu energetikoak, diagnostiko eta ekintza plan eraginkor batekin

Industria enpresei zuzendutako programa tekniko-praktikoa: banakako energia-diagnostikoa, adituen aholkularitza eta hobekuntzak aplikatzeko prestakuntza praktikoa. Bultzatu trantsizio energetikoa modu estrategikoan, gastuak murriztuz eta energia eraginkortasuna hobetuz.

marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Iraila - azaroa 2025
Andrea Estornés

Andrea Estornés Txekalde - Ingenieros Consultores

Trantsizio ekologikoa
Ikasekin Proiektua

Murriztu zure enpresaren gastu energetikoak, diagnostiko eta ekintza plan eraginkor batekin

Energia kontsumoak eta kostuak murrizteko diagnostiko eta ekintza plan pertsonalizatua, energia efizientzia hobetzeko eta autokontsumo aukerak ebaluatzeko, besteak beste. Bisita teknikoak, txosten xehatua gomendioekin eta hobekuntza proposamenak ezartzeko prestakuntza praktikoa barne. Aktibatu zure enpresaren jasangarritasun energetikoa adituen laguntzarekin, lehiakortasuna eta trantsizio energetikorako konpromisoa indartuz.

Norentzat

Efizientzia energetikoa hobetzea bilatzen ari diren enpresa industrialentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Diagnostiko energetiko tekniko eta pertsonalizatua.
  • Kontsumoak eta kostuak murrizteko neurri bideragarriak.
  • Autokontsumo fotoboltaikorako proposamen eta gomendioak.
  • Adituen laguntza inbertsio erabakietan.
  • Prestakuntza praktikoa hobekuntza proposamemak ezartzeko.
marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Iraila - azaroa 2025
Cerrado Cerrado
Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Talentu inklusiboa duten negozio zirkularrak bultzatu

TALCIR-i buruzko saio informatiboa: ezagutu nola txertatu ekonomia zirkularrean trebatutako talentua, eragin sozial positiboa sortu eta inklusioa eta jasangarritasuna uztartzen dituen proiektu berritzaile batean parte hartu.

marker Mistoa (aurrez aurrekoa eta online). (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, uztailak 17 (10:00-12:00)
Maria Angelica Martinez

Maria Angelica Martinez Sutargi

Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Talentu inklusiboa duten negozio zirkularrak bultzatu

Parte hartu TALCIR (enpresak eta ekonomia zirkularrean eta jasangarritasunean prestatutako pertsonak konektatzen dituen programa) ezagutzeko saio informatiboan. Ezagutu nola bete zure talentu-beharrak, proiektu zirkularrak bultzatu eta gizarteratzean zein tokiko garapen ekonomikoan nola lagundu. Helburuak, onurak eta enpresa parte-hartzaile gisa nola batu zehatz-mehatz azalduko dizkizugu.

Norentzat

Ekonomia zirkularrean eta gizarteratzean konpromisoa duten nekazaritzako elikagaien enpresa eta enpresa industrialentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • TALCIR proiektuaren helburuak ezagutzea.
  • Talentu zirkularra sartzeko aukerak identifikatzea.
  • Programan parte hartzearen inguruko zalantzak argitzea.
  • Zure enpresarako gizarte-onurak eta estrategikoak deskubritzea.
  • TALCIR pilotuan parte hartzeko interesa baloratzea.
marker Mistoa (aurrez aurrekoa eta online). (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, uztailak 17 (10:00-12:00)
Itxita Itxita
Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Kudeatu atzerritar pertsonen kontratazioa zure enpresan

Atzerritartasunaren legeriari buruzko online saioa. Ezagutu formula, baimen eta jardunbide egokiak atzerritarrak kontratatzeko, beren sarrera enpresaren benetako beharretara egokituz.

marker Online
agenda 2025, urriak 17 (9:00-10:30)

Germán Azpiazu LKS

Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Kudeatu atzerritar pertsonen kontratazioa zure enpresan

Parte hartu jardunaldi praktiko honetan eta ezagutu atzerritar pertsonen kontratazioa kudeatzeko gako legal nagusiak. LKS Next Legal-eko adituen eskutik, baimenak, erroldatzeak, ekintzaileentzako legea eta egoera bakoitzera egokitutako formulak ezagutuko dituzu. Argitu zure zalantzak eta nazioarteko talentua zuzen eta eraginkortasunez txertatu zure enpresan, araudia betez eta segurtasun juridikoa bermatuz.

Norentzat

Atzerritarrak legez kontratatu nahi dituzten enpresentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Atzerritartasunaren lege berria eta haren ondorioak ezagutzea.
  • Nazioarteko kontrataziorako formula legalak identifikatzea.
  • Baimen eta erroldatze motak ezagutzea eta horiei buruz ikastea.
  • Lan-zuzenbidean adituak direnekin zalantza zehatzak argitzea.
  • Segurtasun juridikoarekin kontratatzeko jardunbide egokiak txertatzea.
marker Online
agenda 2025, urriak 17 (9:00-10:30)
Itxita Itxita
Trantsizio soziala
Ikasekin Proiektua

Neurtu eta hobetu zure taldearen helburua eta motibazioa

Zure lantaldeko kideen autonomia, gogobetetasuna eta lanarekin duten konpromisoa ezagutzeko diagnostiko praktikoa. Lortu datu objektiboak eta jaso zure erakundeko lan-giroa hobetzeko proposamen errealista bat.

marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Ekaina - abendua 2025

Ainhoa Zatarain Iraurgi Berritzen

Trantsizio soziala
Ikasekin Proiektua

Neurtu eta hobetu zure taldearen helburua eta motibazioa

Parte hartu programa honetan eta neurtu zure enpresan lanaren zentzua Mondragon Unibertsitateko Zentzulan tresnaren bidez. Ezagutu zure langileek nola sentitzen diren, identifikatu hobekuntza errealistak eta diseinatu ingurune motibatzaileago eta gizatiarrago bat.Diagnostiko zorrotz bat jasoko duzu, gomendio praktikoak eta aldaketa eraginkorrak ezartzeko adituen laguntza.

Norentzat

Ongizatearekin, klimarekin eta barne-jasangarritasun sozialarekin konprometitutako enpresentzat.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Helburua, autonomia eta lan-gogobetetasuna neurtzeko diagnostiko osoa.
  • Emaitzak eta lehentasunezko hobekuntza-eremuak jasotzen dituen txosten argia.
  • Autonomia, motibazioa eta lan-giroa indartzeko proposamen praktikoak.
  • Prozesu osoan zehar aholkularitza tekniko espezializatua.
  • Lan-kultura eraldatzeko bide-orri pertsonalizatua.
marker Aurrez aurrekoa enpresan
agenda Ekaina - abendua 2025
Cerrado Cerrado
Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Pertsonen kudeaketa zure funtsezko abantaila estrategikoa bihurtu

Talentua erakartzen, fidelizatzen eta garatzen ikasi, ikuspegi estrategiko, gizatiar eta jasangarri batetik. Talde-dinamiken bidez, kasu inspiratzaileak ezagutuz eta adituen laguntzarekin, zure enpresa eraldatzeko aukera izango duzu.

marker Aurrez aurrekoa (Intsausti Jauregia) eta bisitak enpresetan
agenda Urtarrila - abendua 2025

Ainhoa Zatarain OPE

Trantsizio soziala
Ikasiz Saioa

Pertsonen kudeaketa zure funtsezko abantaila estrategikoa bihurtu

Parte hartu ikaskuntza partekatuan oinarritutako programa honetan, eta birpentsatu talentuaren kudeaketa ikuspegi estrategiko eta iraunkor batetik. Ezagutu nola erakarri eta fidelizatu helburuarekin lan egiten duten pertsonak, lidergo kontzienteak aktibatu eta motibazioa sustatzen duten kultura antolatzaileak sortu. Saio presentzialak, dinamika kolaboratiboak, tresna praktikoak eta adituen laguntza izango dituzu, pertsonen kudeaketa benetako aldaketaren motor bihurtzeko.

Saioa: 23/10/2025 (9:00-12:00)

Norentzat

Urola Erdiko industria-enpresetan pertsona eta talentu arduradunei zuzendurik.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Pertsonen kudeaketan ikuspegi estrategiko eguneratua lantzeko prestakuntza.
  • Talentua erakarri eta fidelizatzeko tresna praktikoak.
  • Erreferentziazko kasu eta esperientziekin inspirazioa.
  • Eskualdeko beste enpresekin laguntza-sarea sortzea.
  • Lidergoa eta kultura antolatzailea aktibatzeko bide-orri praktikoa.
marker Aurrez aurrekoa (Intsausti Jauregia) eta bisitak enpresetan
agenda Urtarrila - abendua 2025
Itxita Itxita
Trantsizio soziala
Ikasekin Proiektua

Aktibatu benetako eragina duen pertsonen kudeaketa estrategikoa

Zure enpresan pertsonen kudeaketa aztertzeko eta hobetzeko programa praktikoa. Banakako diagnostikoa, ekintza plan pertsonalizatua eta talentua erakartzeko, garatzeko eta fidelizatzeko prestakuntza aplikatua.

marker Aurrez aurrekoa (Intsausti Jauregia) eta bisitak enpresetan
agenda Ekaina - abendua 2025

Ainhoa Zatarain OPE

Trantsizio soziala
Ikasekin Proiektua

Aktibatu benetako eragina duen pertsonen kudeaketa estrategikoa

Parte hartu zure enpresako pertsonen kudeaketa eraldatzeko lagungarri izango den programa tekniko-praktiko honetan. Diagnostiko pertsonalizatua, egokitutako hobekuntza-proposamenak eta prestakuntza-saio espezializatuak jasoko dituzu, talentua erakartzeko, harrera-prozesuak hobetzeko, motibazioa indartzeko eta lan-giro osasuntsua sustatzeko aldaketa estrategikoak ezartzeko. Aditu-talde baten laguntzarekin, kudeaketa estrategiko, gizatiar eta eraginkorrago baterantz egingo duzu aurrera.

1. Saioa: 2025/09/18 (9:00-12:00)
2. Saioa: 2025/10/02
3. Saioa: 2025/10/16
4. Saioa: 2025/10/30
5. Saioa: 2025/11/13

Norentzat

Pertsonen kudeaketa profesionalizatu nahi duten enpresentzat, hobekuntza eta berrikuntzako proiektu praktikoak aktibatuz.

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • Giza Baliabidetako egungo ereduaren diagnostiko argia.
  • Pertsonen funtsezko prozesuak hobetzeko proposamen praktikoak.
  • Ekintza plana lehenetsitako neurriekin eta neurri errealistekin.
  • Onboardin, klima eta lidergoaren arloko trebakuntza praktikoa.
  • Hobekuntzak modu eraginkorrean ezartzeko adituen laguntza.
marker Aurrez aurrekoa (Intsausti Jauregia) eta bisitak enpresetan
agenda Ekaina - abendua 2025
Cerrado Cerrado
Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasiz Saioa

Ezagutu nola aplika dezakezun IA sortzailea zure industria-enpresan

Industria-sektorerako masterclass praktiko honetan, tresna erabilgarriak, aplikazio estrategiak eta kasu errealak ezagutuko dituzu. Ikasi IA sortzaileak enpresetan nola eragiten duen eta nola aprobetxatu dezakezun zurean.

marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, irailak 17 (9:00-12:00)

Álvaro Zevallos Digitalentu

Trantsizio teknologiko-digitala
Ikasiz Saioa

Ezagutu nola aplika dezakezun IA sortzailea zure industria-enpresan

Adimen artifizial sortzailea industria-prozesuak eraldatzen ari da. Saio honetan, 170 enpresa industrial baino gehiagok erabiltzen dituzten tresnak ezagutuko dituzu, aplikazio errealak ikusi eta estrategikoki nola txertatu ulertuko duzu. Erabilera-kasuak, gida praktikoa eta eskualdeko enpresen testigantzak izango dituzu, zure enpresan aplikatzen hasteko ideia argiekin irteteko.

Norentzat

IA aplikatu nahi duten industria arloko enpresentzat

Zer lortuko duzu parte-hartzean?

  • IA sortzailea zer den eta nola funtzionatzen duen ulertzea.
  • Industria-prozesuetan aplikatutako kasu errealak ezagutzea. 
  • Enpresako funtsezko arloetarako tresna erabilgarriak identifikatzea. 
  • Aplikazioa hasteko estrategia praktikoak jasotzea.
  • Tokiko industria-enpresen esperientzia errealak entzuteko aukera.
marker Aurrez aurrekoa (Basazabal Jauregia)
agenda 2025, irailak 17 (9:00-12:00)
Itxita Itxita