2024-10-17

"ZIMAT Urola Erdian" proiektu lan taldea martxan

Hezkuntza ZIMAT
Eskualdeko 5 ikastetxeetako ordezkariak osatzen duten lan taldeak, ikasturtera begirako ekintzak planifikatu eta hobekuntzak adosten joateko bideak jorratu ditu. Proiektua, 2017/2018 ikasturteaz geroztik dago abian, eskualdeko DBH eta Batxiler mailako ikasleengana bideratzen da eta proiektu ezberdinen garapenaren bidez, Zientzia eta Teknologia gaitasunetan trebatzea nahiz bizipenak sustatzea du xede, ikasleak beraien ikasketa prozesuaren protagonista eginez. Proiektu […]
2024-10-14

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-10-11

Hausnarketa eta ikasketa kolektiborako espazioak eskualdeko ikastetxeen artean

Hezkuntza Ikasiz
“Komunikazio estrategiak ikastetxeetan” lelopean IKASIZ proiektuaren markoan eskualdeko 5 ikastetxeetako zuzendaritza taldeak hartzen du parte, eta ikastetxe hauek azaleratutako behar amankomunen arabera, gai ezberdinak jorratzen dira urtez urte, kapazitazioa eta kudeaketa gaitasunak landu eta esperientzia eta praktika onak elkarbanatzeko. Ikastetxeetako komunikazio estrategiak lantzea da aurtengo IKASIZ proiektuaren helburua, Nerea Urcola aholkulariaren gidaritzapean. Gaurko lan saioan, […]
2024-10-11

Urola Erdiko Klimari eta Energiari buruzko Plana

Tokiko Garapena
Klima-aldaketa gure planetaren arazo larrienetako eta erronka garrantzitsuenetako bat da gaur egun; Arazo horri aurre egiteko asmoz Urola Erdiko Energia Mahaia eskualdeko Klimari eta Energiari buruzko eskualde mailako Plana idazten ari da eta plan honen idazketa prozesuan ezinbestekoa da herritarren eta eskualdeko sektore ezberdinen iritzia jasotzea. Galdetegi honen bidez energia eta klima-aldaketaren inguruan duzun iritzia […]
2024-10-10

Gipuzkoako industriaren topaketa urriaren 30ean ospatuko da

Enpresa
Eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, belaunaldi-erreleboaren eta enpresaren tamaina hazkundearen erronkei buruzko topaketa izango da. Aurtegoan ere bueltan da, Gipuzkoako Industriaren Topaketa (Rethink Industry aurreko edizioetan). Datorren urriaren 30, asteazkenean izango da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian, goizeko 09:00etatik 13:30etara bitartean. Ate irekiera eta akreditazioa 8:15etik aurrera egingo da, eta jardunaldiaren ostean luntxa eskainiko da. Ekitaldi honetan, lurraldeko enpresek […]
2024-10-10

Eskualdeko industria enpresek atzerritarren kudeaketarako alderdi legalak izan dituzte hizpide

Enpresa
Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko seigarren eta urteko azken jardunaldia izan da gaurkoa eta eskualdeko hainbat enpresek atzerritarren kudeaketarako alderdi legalak izan dituzte hizpide. 2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako seigarren eta aurtengo jardunaldi zikloei amaiera emanez antolatu den azken jardunaldia ospatu da gaur, on line formatuan. Zuzenbideko gaiak […]
2024-10-07

Autonomoen erretiroari eta negozio txikien balorazioari buruzko jardunaldi zikloa Urola Erdian

Merkataritza
Urola Erdiko merkataritza-mahaiak, Herrixen, Azkoitiko Merkatarien Elkartea, Bertan, Azpeitiko Merkatarien Elkartea eta Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak osatuak, autonomoentzat eta negozio txikientzat funtsezkoak diren gaiei buruzko bi jardunaldi antolatu ditu urriaren 24 eta 31rako, eguerdiko ordutegian, 14:00etatik 17: 00etara. Saio horiek negozioen jabe, ekintzaile eta autonomoen erretiroari eta negozio txikien balorazioa zehazten […]
2024-10-07

Izan Ekintzaile! 2024/25 Proiektua martxan jarri da

Hezkuntza Izan ekintzailea
Izan Ekintzaile! proiektuaren lan taldea bildu da eta aurtengo ikasturterako ekintzak lehenetsi eta planifikatu dira. Ekimen hau DBH 4 eta Batxilergo 2. mailako ikasleei zuzendurik dago, eta bi helburu nagusi ditu: batetik, ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea, eta bestetik, eskualdeko ekintzaile errealen bizipenak eta jarduerak ezagutzera ematea. Lan bileran, aurreko ikasturtean identifikatutako […]
2024-10-07

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-10-04

"Lan Postuen eraldaketa-Etorkizuneko joerak" aztergai sareko enpresetako Pertsona Arduradunen Taldean

Enpresa
IB Enpresa Sareko 10 enpresetako Pertsona Arduradun elkartu dira Azpeitiako Basazanbal jauregian “Lan postuen eraldaketa_etorkizuneko joerak” gaiaren inguruan klabe orokorretaz eztabaidatu eta esperientziak partekatzeko Nerea Urcola-ren dinamizaziopean.   Espazio honek, klabea den perfil honi elkarrekin bildu eta behar zehatzen arabera esperientziak partekatzeko ematen dion aukera balioan jarri da, duen garrantzia goraipatuz.  Aurrera begira marko honetan ikuskatzen […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia