AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Sarrera

UEEP2013an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzako Zuzendaritzak eta Ogasun Zuzendaritzak Aurrekontu Parte Hartzaileen prozesua jarri zuten martxan Urola Erdiko eskualdeko herritarrekin, (Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoa). Prozesuan zehar, herritarrek beren intereseko gai multzo bat hautatu zuten, 2014ko foru aurrekontuen kargura. Gai horietako bat Energia Urola Erdian izan zen eta horren inguruan neurriak hartu beharra zeudela ondorioztatu zen.

Testuinguru honetan, 2014ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuan, energia gaiak jarraipena izan zuen eta horrela, 2015eko Uztailaren 17an Urola Erdiko Energia Plana-k argia ikusi zuen Eskualdeko Energia Mahaiaren osaketarekin, zeina ekintzen exekuzioaz arduratuko den.

Mahai kideak: Azkoitiko Udala, Azpeitiko Udala, Beizamako Udal, Errezilgo Udala eta Zestoako Udala dira; baita Ingurugiro Fundazioa eta Urkome ere; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hridaulikoko Departamentua eta Elkar-ekin eta Piztu Lan-Taldea gizarte eragileekin batera. Iraurgi Berritzen proiektuaren koordinazioa eta kudeaketa darama.

Egun, Energia Planean proposatzen diren ekintzen garapena burutzen ari da, Planaren helburuak betetzeko.

 

Argibideak behar badituzu edo arduradunarekin harremanetan jarri nahi baduzu, helbide honetara idatzi dezakezu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.