AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Pasa den otsailak 21ean, Urola Erdiko Enpresa Gunea osatzen duten eskualdeko enpresa ordezkariak bildu dira, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ordezkari politikoekin eta Iraurgi Berritzeneko enpresa arloko lan taldearekin, 2019an enpresei zuzenduriko proiektuak erabaki, jarraipena kudeatu eta egitasmo-proposamen berriak aztertzeko.

Enpresa Gunearen osaeran adostu moduan, erreleboa eman da eta lau enpresa berri gehitu dira: Sarralle, Biele, Elkarmedia eta Tecnicur. Jarraitzen dute Enpresa Gunean parte hartzen Grupo Xubi, Sidenor, Ormola, Glual, Munibe Group eta Berritek enpresek.

2019 urtean IBtik enpresei zuzenduriko lan lerro, eta proiektuak aurkeztu eta onartu dira, non beren helburuak honakoak diren:

  1. Kapazitazioa. Enpresen berrikuntzarako pertsonen gaitasunen egokitzapena sustatzea da helburu prozesu desberdinen bitartez: enpresa esperientzi onen partekatzea, ekintzara bideratutako formakuntza, eta jardunaldi eta ikastaroak eskeintzea eskualdean.
  2. Lehiakortasuna. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da, bai berrikuntza teknologiko bai kudeaketa ereduen berrikuntza bultzatuz.
  3. Diru laguntzen bitartekaritza. Enpresen Lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko laguntzen deialdietan etengabeko zaintza eta proiektuen eskariak eta justifikazioak bideratu.
  4. RIS 3 Egitasmoak: RIS 3 eta Ekonomia zirkularraren barne ulertzen diren proiektua eta ekintza desberdinak garatzea, (Digitalizazioa, 4.0 Teknologiak) eskualdeko enpresen eragitea helburu duelarik.
  5. Enplegua enpresetan. Enpresen aldetik dauden enplegu eskeintzak eta praktiketarako perfilen aukerak identifikatu, eta bertako pertsonekin erantzuna ematea da helburu, enplegu zentroarekin kudeatuz. Azken helburua, eskualdearen langabezia murriztea eta industria jarduerako enplegua eskualdean aktibatzea da, bertako talentua mantenduz.

Honekin batera, hainbat proposamen eta egitasmo berri aztertu dira enpresekin: Kapazitazio proiektuen urteko plangintza; Baliokaeratuz proiektuaren lan bilera monografikoa ; Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlana eta Hazilan Programaren formakuntza proposamen berria.

Enpresei zuzenduriko proiektuez gain, eskualdeko ikastetxe eta beste eragileekin elkarlanean Kontseiluaren markoan abian dauden proiektuak ere azaldu dira, ildo hauen jarraipenarekin konpromesua berretsi delarik.

Eskerrik asko partehartzaile guztioi eta ongi etorri ordezkari berriei.

Enpresa_Gunea_2019_Logoak.png

Gehiago irakurri...

2019ko urtarrilaren 28an, 18.Zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratutako Turismo Teknikari lanpostura izen emandakoen onartu eta baztertuen zerrenda.

Gehiago irakurri...

2018ko Irailaren 25eko LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ZUZENDARI NAGUSIAREN EBAZPENA-ren bidez,

Gehiago irakurri...

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza

 

 

 

Gehiago irakurri...

Iraurgi Lantzen S.A.-ko Administrazio Kontseiluak lehiaketa-oposizio ireki bidez, Turismoko Teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du.

Gehiago irakurri...

Izan Ekintzaile! Proiektuaren baitan Azpeitiko Urola Ikastetxeko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleekin tokiko garapena eta ekintzailetasunaren inguruko sentsibilizazio saioa landu da.

Gehiago irakurri...

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut