AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • IB Sarearen Kontseiluko ordezkariak

  • IB Sarearen XVI.Topaketak

  • 1
  • 2

Uncategorised

Boletin eskaera

Iraurgi Berritzen Logo Slogan

Gure informazio buletinak jaso nahi izanez gero bete ondorengo datuak / Para recibir periódicamente nuestros boletines informativos cumplimente los siguientes datos

Jaso ezazu gure boletina

* indicates required
Arloa / Área *
Enpresa tamaina / Tamaño Empresa *
Ekintzailetza KLINK / Emprendimiento KLINK *

Aukeratu IB-ri buruz jakitea nahiko zenuken modu guztiak / Seleccione todas las formas en que le gustaría saber de IB

Edozein unetan harpidetza eten dezakezu gure emailetako oinean agertzen den estekan klikatuta. Gure pribatasun-jarduerei buruzko informazioa lortzeko bisitatu gure webgunea / Puede darse de baja en cualquier momento haciendo clic en el enlace del pie de página de nuestros correos electrónicos. Para obtener información sobre nuestras prácticas de privacidad, visite nuestro sitio web.

We use Mailchimp as our marketing platform. By clicking below to subscribe, you acknowledge that your information will be transferred to Mailchimp for processing. Learn more about Mailchimp's privacy practices here.

 

IB Buletinak

 

 

Ondorengo botoietan klikatuz gero Iraurgi Berritzeneko Buletinetan harpidetu zaitezke

 

IBBuletin H IBBuletin Lana H

 

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, informatzen zaitugu, ematen dizkiguzun datu pertsonal guztiak izaera pertsonaleko fitxategi automatizatu batetan sartuko ditugula, Loiola Berrikuntza Fundazioak sortua eta bere ardurapean mantendua. Fitxategi hau sortzearen helburua, interesa azaltzen duten pertsonei IB buletina edo/eta lan eskaintzen buletina bidaltzea da, modu honetan honela nahi dutenei IBren inguruko azken berri eta Urola Erdiko eskualdeko egoera sozioekonomiko eta lan eskaintzei buruzko informazioa eskaini ahal izateko. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege organikoa betez, ikasleek bere datu pertsonalak hartu, aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili dezakete, helbide honetara idatziz: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1, 3.solairua, 20730, Azpeitia edota info@iraurgiberritzen.eus helbidera mezua bidaliz. Bertan izen eta abizenak eta helbide elektronikoa zehaztu beharko dira NAN fotokopia atxikituz.

Lege oharra

PRIBATUTASUN-POLITIKA:

Enpresaren datuak

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, erakunde arduradunaren identifikazio-datuak azalduko ditugu jarraian:

·         Izen soziala: Iraurgi Lantzen SA

·         IFK: A 20180485

·         Egoitza soziala: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo Etorbidea 25, 20720 Azkoitia (Gipuzkoa)

·         Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 2528. liburukia, 216. folioa, SS-5208 orria.

1.            Jabetza intelektuala

iraurbigerritzen.eus webgunearen eta hartako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak Iraurgi Berritzenenak dira. Iraurgi Berritzen lehen aipatutako erakundearen marka komertziala da. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeek webgune honetako itur-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak babesten dituzte. Debekatuta dago webgunea osorik edo partzialki erreproduzitzea eta/edo argitaratzea, baita informatikoki tratatzea, banatzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea ere, edo titularrari legez dagozkion gainerako eskubideak urratzea, baldin eta Iraurgi Berritzenek aldez aurretik eta idatziz baimena ematen ez badu.

Erabiltzaileak bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik erabil dezake webgune honetan dagoen materiala, eta debekatuta dago material hori merkataritza-xedeetarako edo legez-kontrako jardueretarako erabiltzea. Jabetza intelektualeko eskubide pribatu guztiak beren-beregi erreserbatuta daude.

2.            Datu pertsonalen babesa

Datu pertsonalen babeserako Lege Organikoa eta UE 679/2016 araudia betez, jakinarazten dizugu webgune honetan formularioen (kontsultarako, harremanetarako eta erabiltzailearen arretarako) bidez bildutako datu pertsonalak goian aipatutako erakundearen ardurako fitxategietan sartuko direla. Fitxategi horiek hau dute helburu: erabiltzaileak kudeatzea, eskaerei erantzutea, albiste-buletinen harpidetza baimentzea, kontaktuei arreta ematea eta Iraurgi Berritzenen zerbitzuak eskaintzea.

Halaber, zure datu pertsonalak Iraurgi Berritzenen jarduerei buruzko informazioa eta buletinak bidaltzeko erabiliko ditugu, edozein bidetatik, baita bide elektronikoak erabiliz ere.

Interesdunak dokumentu hau sinatuz, bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du; beraz, tratamendua legezkoa izango da. Zure datuak bost urtez kontserbatuko ditugu, eta, ondoren, suntsitu edo ezabatu egingo ditugu: interesdunak dokumentu hau sinatuz, bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du; beraz, tratamendua legezkoa izango da. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko, eramangarritasunerako, tratamendua mugatzeko eta emandako baimena bertan behera uzteko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, Iraurgi Lantzen SAri idatziz Datuen-babeserako Ordezkariaren arretara, eta zure NAN agiriaren kopia bat erantsiz, posta arruntez (helbidea: Julio Urquijo 25, 20720 Azkoitia, Gipuzkoa) edo e-postaz: info@iraurqiberritzen.eus. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia kontsultatu dezakezu gure webgunean. 

1.            Askotarikoak

A. Cookieak:

Zure ordenagailuari buruzko informazioa bil dezakegu, bai eta, dagokionean, zure IP helbideari, sistema eragileari eta nabigatzaile-motari buruzkoa ere, sistema hobeto kudeatzeko. Datu estatistikoak dira, gure webgunean nola nabigatzen duzun jakiteko.

Horrexegatik, zure Interneten erabilera orokorrari buruzko informazioa ere lor dezakegu, zure ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen den cookie-fitxategi bati esker. Zure ordenagailuaren disko gogorrera transferitzen den informazioa dute cookieek.

Cookieek gure webgunea hobetzen eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematen laguntzen digute. Hain zuzen, hau lor dezakegu haiei esker:

§  Kopuruei eta erabilera-patroiei buruzko kalkulua egitea.

§  Zure lehentasunei buruzko informazioa lortzea eta gure webgunea zure interesen arabera pertsonalizatzea.

§  Zure bilaketak bizkortzea.

§  Zu ezagutzea, gure webgunera itzultzen zarenean.

Cookieak onartzeari uko egin diezaiokezu, zure nabigatzailean cookieak ez onartzeko konfigurazioa aktibatuz. Dena den, konfigurazio hori aukeratzen baduzu, beharbada, ezin izango zara webguneko zenbait lekutan sartu, edo ezin izango duzu gure zerbitzu batzuez baliatu. Nabigatzailean cookieak baztertzeko konfigurazioa aktibatzen ez baduzu, gure sistemak cookieak sortuko ditu gure webgunearekin konektatzen zarenean.

B. IRAURGI BERRITZENek webguneko informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aldatu ahal izango ditu, aurrez jakinarazi gabe.

C. IRAURGI BERRITZENek konpromisoa hartzen du webgune honen bidez IRUZURREZKO PUBLIZITATERIK EZ EGITEKO. Beraz, ondorio horietarako, IRAURGI BERRITZENen webguneko atalen edukian egon daitezkeen formazko eta zenbakizko akatsak ez dira iruzurrezko publizitatetzat hartuko. Izan ere, akats horiek atal horietako informazioaren mantentze edota eguneratze osatugabearen edo akastunaren ondorio izan daitezke. Atal honetan jasotakoari dagokionez, IRAURGI BERRITZENek akats horiek zuzenduko ditu, haien berri izan bezain laster.

D. MERKATARITZA-MEZUAK BIDALTZEN DITUENEAN, IRAURGI BERRITZENek argi eta garbi adieraziko du ZER-NOLAKO MEZUAK diren, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean jasotakoari jarraituz. Ildo horretan, IRAURGI BERRITZENeko erabiltzaileei bidaltzen zaien informazioa ez da merkataritza-mezutzat hartuko, baldin eta helburu hauek baditu: erabiltzailearen eta IRAURGI BERRITZENen arteko harremana iraunaraztea, eta erakunde horren zerbitzuari dagozkion informazio- eta prestakuntza-jarduerak eta bestelako jarduerak gauzatzea.

E. Webgune honetan sartzean edota hartan dagoen informazioak erabiltzean erabiltzaileak araurik urratzen badu, IRAURGI BERRITZEN ez da horren erantzulea izango.

F. IRAURGI BERRITZENek ez ditu bere gain hartuko webgune honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzean sortzen diren edo sor daitezkeen kalte-galerak, edozein motatakoak direla ere. Webgune honen bidez hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara eramaten duten estekak eta hipertestua ez dira IRAURGI BERRITZENenak, eta ez daude haren kontrol pean. Hortaz, ez du haietan dagoen informazioa bere gain hartuko, ezta informazio horrek izan ditzakeen ondorioak ere.

G. Webgune honetan hirugarrenek erakunde honen jabetzakoak ez diren marken izenak, produktuen izenak eta merkataritza-markak legez kontra erabiltzen badituzte, IRAURGI BERRITZEN ez da legezko kontrako erabilera horren erantzule izango. Halaber, aipatutako esteken bidez webgune honetatik bisita daitezkeen webguneen edukiaren osotasuna, egiazkotasuna eta legezkotasuna IRAURGI BERRITZENen erantzukizunetik kanpo egongo dira.

H. Azken batean, erabiltzailea da webgune honetako zerbitzuen, edukien, esteken eta hipertestuaren erabileraren erantzule bakarra.

Cookie-en politika

Zer dira cookie-ak?

Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.

Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.

Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.

iraurgiberritzen.net atariak erabiltzen dituen cookie-ak

iraurgiberritzen.net atariak cookie-ak erabiltzen ditu atarian nabigatzea errazteko, segurtasun arrazoiengatik, eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko. iraurgiberritzen.net atarian erabilitako cookie-ak soil-soilik erabiltzaile izengabe batekin eta haren ordenagailuarekin lotzen dira, erabiltzailearen izen-abizenak jakiteko erreferentziarik ez dute ematen, eta ezin dituzte irakurri ordenagailuan dauden datuak ez eta haiei birusik eragin ere.

Hona hemen iraurgiberritzen.net atariak erabiltzen dituen cookie motak:

  • Cookie teknikoak. Propioak edo beste batzuenak eta saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Ongi nabigatzeko bidea ematen dute, eta bai webgunera egiten dituen bisitetan erabiltzaileak dituen lehentasunak ezagutzekoa ere. Horrez gain, webgunean cookie-ak erabiltzea dela-eta, erabiltzailearen baimena kudeatzen dute, cookie-ak erabiltzea onartu duten pertsonei cookie-en politikari buruzko informazioa behin eta berriz erakusteak dakarren gehiegizko eragozpena saihesteko helburuarekin.
  • Pertsonalizazio cookie-ak. Propioak eta iraunkorrak dira, eta aukera ematen diote erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko ezaugarri orokor batzuekin; erabiltzailearen terminalean zenbait irizpideren arabera aurrez zehaztutako ezaugarriekin, hain zuzen, hala nola hizkuntza, erabiltzen duen nabigatzailea, erabiltzailea errepikaria den detektatzea, erabiltzailearen kokapena gogoratzea, eta abar.
  • Analisi cookie-ak. Beste batzuenak eta iraunkorrak dira. iraurgiberritzen.net atarira bisita egiten duten erabiltzaileen jokaerari jarraipena egiteko eta jokaera hori aztertzeko bidea ematen dute. Hain zuzen, iraurgiberritzen.net atariak Google Analytics erabiltzen du, webgunea aztertzeko Googlek garatutako zerbitzu bat, webguneetan nabigatzea neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen duena. Honi buruzko argibide gehiago daude helbide honetan: www.google.es/intl/es/analytics/privacyoverview.html. Gainera, cookie hauek erabiltzea desgaitzeko ere balio du.
  • Webguneak aztertzen direnean ez da datu pertsonalei buruzko informaziorik eskuratzen, eta, beraz, webgunean nabigatzen duten pertsonen pribatutasuna babestea bermatzen da. Eskuratzen den informazioa webgunean sartzen diren erabiltzaileen kopuruari buruzkoa da, ikusten diren web orriei buruzkoa, maiztasunari eta bisiten errepikapenari buruzkoa, iraupenari buruzkoa... Informazio horrek guztiak ahalbidetzen du atari honek zerbitzu hobea eta egokiagoa eman ahal izatea.

Cookie-ak onartzea

iraurgiberritzen.net atariak cookie-en politikari buruzko informazioa erakusten du edozein orriren goiko aldean, atarian sartzen den lehen aldian eta cookie-ak ezabatzen diren bakoitzean.
Behin nabigazioa hasten denean cookie-ak onartzen dira eta abisua ez da berriro agertzen cookie horiek ezabatu arte.

Nola ezabatu eta/edo aldatu cookie-en konfigurazioa?

Erabiltzaileak libreki erabaki dezake iraurgiberritzen.net atariak erabiltzen dituen cookie-ak haren gailuan ezartzen diren edo ez. Alde horretatik, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal du besterik ezean cookie guztiak onartzeko edo haiei uko egiteko, edo cookie bakoitza jasotzeari buruzko abisu bat jasotzeko pantailan eta une horretan erabakitzeko gailuan ezarri edo ez. Nolanahi ere, erabiltzaileak edozein unetan ezabatu ahal izango ditu iraurgiberritzen.net atariak haren gailuan ezarrita dituen cookie-ak, nabigatzaileak ezarrita duen prozedurari jarraituta.

Nabigatzaile bakoitzean prozedura desberdina da. Hain zuzen, nabigatzailearen "Laguntza" funtzioak erakusten du nola egin behar den.

Internet Explorer: windows.microsoft.com/es-xl/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie="ie-10"
FireFox: support.mozilla.org/es/kb/Borrar%20cookies
Chrome: support.google.com/chrome/answer/95647?hl="es"
Safari: www.apple.com/es/privacy/use-of-cookies/

Jakinarazi behar dizugu nabigatzailea cookie guztiei edo espresuki iraurgiberritzen.net atariko cookie-ei uko egiteko konfiguratzeak ez dizula eragotziko atarian nabigatzea, baina eragotziko dizu horietako batzuk instalatuta izatea eskatzen dizuten funtzionalitate batzuk gozatzea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut