AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Kontsumitzaileen bulegoa

Zer da kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoa - KIUB?

Iraurgi Berritzenen baitan dagoen zerbitzu bat da eta bere xedea kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazio eta laguntza eskaintzea da.

KONTSUMITZAILEAK_LOGOAK.png

Nor da kontsumitzailea?

"Edozein nazionalitate edo bizileku izanik, ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak edo zerbitzuak azken hartzaile gisa eskuratu, erabili edo baliatzen dituzunean" (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren arabera, 6/2003 Legea, Abenduaren 22a)>

Adibidez: 

  • Erabilera partikularrerako argazki makina erosten duzunean
  • Zure etxebizitzarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean


Nor ez da kontsumitzailea?

Baldin eta produktu, ondasun edo zerbitzu bat eskuratu eta ekoizpen edo merkaturatze prozesu batean edo zerbitzuak eskaintzeko prozesu batean integratzen baduzu, nahiz eta prozesu horrek zuzeneko mozkinik ez izan.

Adibidez: 

  • Zure argazki dendarako argazki makina erosren duzunean
  • Zure enpresarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean

 

Zeintzuk dira kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoak eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak?

Kontsumitzaileen informaziorako Udal Bulegoak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa eskaintzea bere eskubideak behar diren bezela erabiltzeko
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileei interesa daitekeen beste zentru publiko edo pribatu batzuen helbideak eta oinarrizko zerbitzuen berri ematea
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexu eta erreklamazioei sarrera ematea, erregistratzea eta jaso izanaren berri ematea
  • Kontsumo gaien inguruko heziketa

Jasotako Kontsulta eta erreklamazioei buruzko informazioa

Zeintzuk dira bulegoen ordutegi eta kokapenak?

OMIC_AZKOITIA.png