AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzeneko ordezkaritza bat Fitur Nazioarteko Turismo Azokan izan da

Urtarrilak 22 eta 26 bitartean Madrilen ospatu den FITUR nazioarteko turismo azoka garrantzitsuenean parte hartu du Juan Bautista Mendizabal-ek (Azkoitiko Turismo zinegotzia), Mikel Arregi-k (Zestoako Alkatea) eta Jesus Mujika-k (Iraurgi Berritzeneko turismo arloko koordinatzailea) osatutako ordezkaritzak.

Sektoreko eragile publiko nahiz pribatuekin harremanak sendotu, kontaktu berriak egin eta saretze lanetarako baliatu dute azoka, baita gure eskualdeko eskaintza turistikoaren sustapena egiteko ere. Honela, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Turespaña bezalako erakundeetako agintariekin bilerak egin eta informazioa elkartrukatu eta kontrastatzeko aukera izan dute.

Produktu eta baliabide turistikoen sustapenari dagokionez, Espainiako Bide Berdeen fundazioarekin Basqeutouren duen lan hitzarmenaren baitan, Urolako Bide berdearen inguruan ekintza bereziak adostu eta garatzeko aukera izan da azokaren baitan, hala nola Urolako mapa bide verdeen fundazioak duen standean eskuragarri jarri, sare sozialen bidezko sustapen bereziak egin edo RNE irrati katean turismoari zuzenduriko saio batean elkarrizketa bat hitzartu.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut