AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Urola Erdiko Industria Covid 19aren testuinguruan

Covid-19ak sortutako krisi egoeraren hasieratik Urola Erdiko enpresa industrialen gain izaten ari den eraginaren jarraipen estua ari da egiten Iraurgi Berritzen.

Maiatzak 18 eta Ekainak 8 bitartean, industriaren egoera azterketa bat burutu du, eskualdeko 163 enpresa industrialei luzatutako galdeketa berezi baten bidez.

Enpresen aldetik jasotako erantzunen kopuruak, industriak eskualdean sortzen duen enpleguaren %65 inguru osatzen du, beraz industriak sortzen duen enpleguaren bi herena izanik, emaitza hauek esanguratsuak direla adierazi daiteke.

Galdeketatik, ondorengo datuak azpimarratu daitezke:

  • Orain arteko eraginari dagokionez, zerbitzu/produkzioaren jardueran, enpresen %87,3 eskaerak gutxitu, eta %58,7ek ekoizpena gutxitu zaiela adierazi dute. Inbertsioak egokitu beharra adierazi du enpresen %31,7ak. Salmentei dagokionez murrizpena izan dute enpresen %78ak. Jardueraren antolaketaren eremuan hartzen ari diren neurrien inguruan berriz, telelana aplikatzen ari dira maila desberdinetan enpresen %79,4ak; lan txandak berantolatu dituzte %57enpresek; eta aparteko kontziliazio neurriak enpresen %46ak hartu dituzte. Enpresen %32-k berriz, ezaugarri ezberdinetako ABEEE-ak aplikatu dituztela adierazi du.
  • Aurrerantzean espero den eraginaz galdetuta, enpresen %47ak eragina izango duela azaldu du. Enpresen erantzunen arabera, eskaerak gutxitzea (%84,1); ekoizpena gutxitzea (%65,1); inbertsioak egokitu beharra (%49,2) eta diruzaintzako tentsioak (%54) aurreikusten dira. Krisi hau amaitzean, hartzeko asmoa duten neurrien artean aipatzen dira, besteak beste, epe luzeko estrategia berdefinitzea (%49,2); enpresa jarduera dibersifikatzea (%50); digitalizazioan aurreratzea (%43); telelana bultzatzea (%20).

Bestetik, berriz, Iraurgi Berritzenek eskualdeko egoera sozioekonomikoa aztertzeko adierazle ezberdinen jarraipena egin du. Langabeziari dagokionez, igoeraren joera nabarmentzen hasi da. 2020ko Maiatzean, eskualdeko langabezia indizea %9,8an kokatu da; %8,1 gizonezkoetan eta %11,9 emakumezkoetan. Azken hiru hilabeteetan, Otsaila eta Maiatza bitartean, Urola Erdiko langabetu kopurua 277 herritarretan hazi da, guztira 1.544 herritar.

Enplegu deusezpenari dagokionean, afiliatu kopuruaren bilakaeran 2019 urtearekin alderatuta (-%1,7) jeitsi da. Azken hiru hilabeteetan eman den jaitsiera, batez ere eraikuntzan eta zerbitzuen sektorean eman da, merkataritza eta ostalaritza kasu.

Azken hilabeteetan eskualdean zenbatu diren Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expedienteei (ABEEE) dagokionean, 389 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio (ABEE) eskaera egin dira, Zerbitzuei dagozkie, 77,9% suposatuz eta Industriak aldiz, eskaera guztitik 22,7% suposatu duelarik. ABEE hauek, 2.478 langilengan izan du eragina, Martxoak 16 eta Maiatzak 18 bitartean, non erregistratu diren expediente guztien %82,8 jardueraren etenera bideratu diren.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut