AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enplegu Zentroko eta Orientazioko zerbitzu presentzialak martxan

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du, Enplegu Zentroko eta Orientazioko aurrez aurreko zerbitzuak, ekainaren 8tik berriro ere martxan daudela.

Enplegu Zentroak, ohikoa den bezala, hurrengo arloetan kudeaketa eta laguntza eskainiko dizkie enpresa, erakunde eta erabiltzaileei:

  • Eskualdeko lan eskaintzen kudeaketa eta www.urolanprest.eus webgunean argitalpena eta difusioa.
  • Hautagaien kudeaketa.
  • Lan-eskaintzei buruzko informazioa eta lan-eskaintzetan izena emateko informazioa.
  • Enplegu-bilaketa aktiboa.
  • Enplegua aktiboki bilatzeko IKTen erabilerari buruzko aholkularitza.

Honekin batera, honako zerbitzuak ere eskainiko dizkie erabiltzaileei:

  • Eskualdeko enplegu-eskaintzak eta prestakuntza-zerbitzuak jasotzen dituen iragarki-taula eta webgunea: www.urolanprest.eus
  • Lan-eskaintzak bilatzeko ordenagailuak.

Orientazio Zerbitzuak, erabiltzaileei aholkularitza pertsonalizatuta eskaintzen jarraituko du. Pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako orientazio integrala, enplegu eta prestakuntza beharrak aztertuz, beti ere enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Honako laguntza pertsonalizatua ere eskainiko du:

  • Enplegua aktiboki bilatzen laguntzea eta ibilbidea jorratzea.
  • Curriculuma eta aurkezpen-gutuna landu.
  • Prestakuntza-beharrak aztertu.
  • Lan-merkatuaren gaurkotasunari buruzko informazioa.

Azkenik, beti bezala, Iraurgi Berritzenek, lan munduratze programen kudeaketa zerbitzua ere eskainiko du:

  • KAP (Karrera Amaierako Proiektua) eta praktiken kudeaketa.
  • Hazilan programa.
  • Bidelan.

ORDUTEGIAK:

  • Enplegu Zentroa:

Azpeitian: Astelehena, asteazkena eta ostirala 9:00-14:00 eta 15:00-17:00

Azkoitian: Asteartea eta osteguna 9:00-14:00 eta 15:00-17:00

  • Orientazio Zerbitzua:

Azpeitian: Asteartea 12:00-14:00, osteguna eta ostirala 9:00-14:00

Azkoitian: Astelehena eta asteazkena 9:00-14:00

Zestoan: Asteartea 9:15-11:45

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut