AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresa Gunea eta eskualdeko udalak elkarlanean. Egoera sozioekonomikoaren jarraipena eta enpresei zuzenduriko ekintzak

Uztailak 21ean, ospatu da IBren eskutik, Enpresa Gunea eta eskualdeko hiru udalen (Azpeitiako Udala, Azkoitiko Udala eta Zestoako Udala) arteko azken bilera, Covid-19ak eskualdeko enpresetan sortutako krisi egoerari gertuko jarraipena egiteko, eta neurri eta ekintzak abian jartzeko.

Bileran aztertutako gaien artean aipatzekoak dira:

1. Egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa: ABEEE eskaerak Urola Erdian eta eragina langileengan.

  • Urola Erdian, Martxoak 16 eta Uztailak 5 bitartean 409 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio (ABEE) eskaera egin dira. Eskaera gehien zerbitzuetan zenbatu da, guztira 309 expediente. Industriari dagokionean, 80 expediente erregistratu dira. Aldiz, lehen sektorean eta eraikuntzan, 4 eta 16 expediente zenbatu dira hurrenez hurren.Zerbitzuetan erregistratu diren 309 expedienteetan, "Handizkako eta txikizkako merkataritza" eta "Ostalaritza" izan dira gehien errepikatu direnak, 102 eta 88 hurrenez hurren.
  • Egin diren ABEE eskaera guztietatik 332 expediente jardueraren etenera bideratu dira, expediente guztien %81,2.
  • ABEE eskaerak egiterako orduan, argudiorik erabiliena "Ezinbesteko kausa" izan da, guztira, 344 alditan. Aldiz, "Ekoizpen" arrazoiak argudiatu dituzten 59 eskaera zenbatu dira. "Antolaketa" eta "Bestelako arrazoiak" argudiatu dituzten hiruna eskaera erregistratu dira. ABEE-k, Martxoak 16 eta Uztailak 5 bitartean, Urola Erdian 2.736 langilegan izan dute eragina. Sektore ekonomikoen arabera, zerbitzuetan izan du eragin gehien, guztira 1.354 langile. Industriaren kasuan, 1.284 langilerengana iritsi da eragina. Aldiz, lehen sektorea eta eraikuntzari dagokionean, 31 eta 67 langilerengan izan du eragina hurrenez hurren.

Dena den, datu zehatzik jakin ezin den arren, astez-aste eskualdean erregistratu diren ABEE ugari baliogabetu dira dagoeneko eta expediente ezberdinetan zenbatu diren langile asko normaltasunez ari da dagoeneko lanean. Datozen asteetan, ABEE enplegu erregulazioen jarraipena egiten jarraituko du Iraurgi Berritzenek Covid-19ak eskualdeko ekonomian duen eragina xehetasunez ezagutzeko.

2. Enpresa Guneako kideen berri ematea.

  • Enpresa ordezkarien arabera, orain arteko jarduera eta salmenten jeitsiera nabarmena izaten ari da (% 80 batazbeste), nahiz eta hasi diren eskera berriak jasotzen. Aurrera begira, zihurgabetasun eta kezka da nagusi orokorrean, sektore industrialen nagusien bilakaerari dagokionez (automozioa, makina erraminta, eolikoa.) diru zaintza eta seguru koberturak, eta inbertsio berrien egokitzapenaren inguruan.

3. Eskualdeko enpresei zuzenduriko ekintzen balorazioa egin da Enpresa Gunearen proposamenetik abiatuta.

  • Diru Laguntzen bitartekaritza zerbitzua. Erakunde desberdinetatik abian jarritako diru laguntzen bitartekaritza zerbitzua eskeini da. Industria arloari lotutako 49 enpresari laguntza kudeatu dira. Hauetatik 26 Eusko Jaurlaritzakoak, 13 Foru Aldundikoak eta 4 Espainiko Gobernukoak.
  • Ikasiz Programa. Enpresen proposamenei erantzunez, antolaketa eta kudeaketaren inguruan sortu diren egoera berriei aurre egiteko, enpresen arteko lan bilera telematiko desberdinak antolatu dira. Hauen helburua, enpresen artean, gai desberdinen inguruan informazioa eta esperientziak konpartitzea da. Ildo honetan, 4 lan saio telematiko antolatu dira: Pertsonen Kudeaketarako esperientziak, neurriak eta erramintak; Segurtasuna eta prebentzioan neurriak eta erramintak ; Telelanaren regulazioa eta taldeen kudeaketa; Emozioen kudeaketa enpresetan krisi garaian.

4. Aurrera begira abian jarriko diren ekintzak.

Abian dauden zerbitzuez gain, enpresen egoeraren diagnostikoan atzemandako beharrei erantzuna emateko, enpresa industrialei zuzendutako laguntza-ekintza berriak abian jarriko dira, hain zuzen, interesa duten enpresetan aditu ezberdinen partehartzea lagunduko da. Lagunduko diren arloak honakoak izango dira:

  • Enpresen estrategia eta negozio ereduen berdefinizioan.
  • Finantza-ekonomiko arloan.
  • Digitalizazioaren eremuan aurrerapenak egiteko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut