AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresen Lehiakortasuna sustatuz, Urola Erdiko gobernantzaren bitartez

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orkestraren proposamenari erantzunez, Urola Erdiko gobernantza eredua eta ETEen lehiakortasuna sustatzeko eskualdean lantzen den elkarlan eredua aurkeztu da pasa den uztailak 21ean.

GIpuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Zuzendaria den Iker Estensororen esanetan, Aldundiak helburu du maila anitzeko lankidetzazko gobernantza eredu integral bat sendotzea, lurralde garapena modu eraginkorrean eta partekatuan garatzeko eta politiken efizientzia hobetzeko. Ildo honetan, eskualde eta Gipuzkoa maila arteko gobernantza eredua artikulatzea izanik helburu, eskualde bakoitzeko gobernantza eredua eta bereziki enpresen lehiakortasuna sustatzeko lantzen den elkarlan ereduaren analisia ari da egiten eskualde bakoitzean.

Bileran, Iraurgi Berritzenen eskutik arlo sozioekonomikoan lantzen den gobernantza eredua orokorrean aurkeztu zen. Enpresa Gunearen kideak diren Karlos Korta (Berritek), Cruz Alberdi (Sidenor) eta Naiara Aldazabalek, (Biele) ,Enpresa Gunearen osaera , rola, eta lantzen diren ekintza lerroak aurkeztu zituzten.
IB Kontseiluko kideak eta udalen ordezkariak diren Ana Azkoitia (Azkoitiko Udala) eta Leire Goenagak (Azpeitiko Udala), Kontseiluaren osaera, helburu eta lan dinamika azaldu zituzten, enpresa, enplegua, eta hezkuntza gune desberdinen arteko elkarlanari esker garatzen ari diren hainbat egitasmo berriak aurkeztuz. Ildo honetan Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendariak, Eduardo Sudupek, eskualde ikuspegitik eta eragileen elkarlanari esker abian jarri diren eskaintza formatibo berriak aurkeztu zituen.

Enpresa ordezkariek Covid-19 testuinguruan, eskualdeko enpresek izaten ari diren erronkak azaldu zituzten, enpresen jarduerari (eskualdeko enpresen galdeketaren emaitzak) eta persona arduradunei dagokionez, eta erronka hauei erantzuteko, balioan jarri zuten IB eta Enpresa Guneatik sustatutako ekintzak azken hilabeteetan izan duten balorazio positiboa. Enpresa arteko elkarlan eredua oso baliogarria izaten ari dela ondorioztatu zuten, gaur egungo krisi egoeran enpresen erronkei erantzuteko.

Aurrera begira, eskualdeko elkarlan eredua indartzeko ere proposamenak jarri ziren mahai gainean, besteak beste, GIpuzkoa mailako gobernantza ereduarekin artikulazioa burutzea, eta eskualde mailan dauden elkarlan guneak indartzen jarraitzea, eragile arteko elkarlana sustatuz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut