AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

“STEAM Euskadi Ekimena” zigilua eskualdeko ikastetxeek lankidetzan garatzen duten “STEAM Urola Erdian” proiektuarentzat

"STEAM Urola Erdian" proiektuak "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak" eta "Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak" elkarlanean antolatutako STEAM Euskadi sarietan "STEAM Euskadi Ekimena" zigilua jaso du.

"STEAM Euskadi" sariek, EAE-ko STEAM hezkuntza jardunbide egokiak identifikatu eta hauek ageriko egitea du helburu eta ebaluazioaz, "Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila", "Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l'Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroa" eta "Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentzia" arduratu dira.

Zentzu honetan, "STEAM Euskadi" zigiluak gaztetxoen artean STEAM – Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics- gaitasunak eta zaletasunak sustatzen egindako ahalegina saritzen du. "STEAM Urola Erdian" ekimenak "IB Sarea" lankidetza sarearen baitan egituratzen den Hezkuntza Gunean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxek - Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola – hartzen dute bertan parte.

Ikasturtean zehar, eskualdeko ikastetxeetan, DBH nahiz Batxiler mailan, irakasgaietan ikerketa proiektu ezberdinak garatzean datza proiektua. Hauek, ikastetxeak berak erabakitako irakasgai eta adinetan landu ohi dira eta hauen garapenean "Elhuyar"-en laguntza izateaz gain, Era berean, proiektu ezberdinen garapenean ohikoa da enpresa, unibertsitate nahiz ikerketa zentro ezberdinetako teknikari eta ikertzaileen partehartzea.

Proiektuari amaiera ikasturte amaieran ospatzen den ekitaldi publiko baten bidez ematen zaio, "Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka". Bertan, ikasturtean zehar ikastetxe ezberdinek landutako proiektuak aurkeztu eta partekatzen dira.

2019/20 ikasturtean, "Covid-19" osasun krisia tarteko, ezin izan da ekimena burutu. Ikasturte hasieran planifikatu ziren ekintzak bertan behera gelditu dira, "Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka" esaterako.

Jarraian, 2018/19 ikasturtean landu zen proiektua laburbiltzen duen bideoa ikus daiteke.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut