Iniziatibaren helburua Iraurgi Berritzen-en eskutik, bailarako 5 ikastetxeetako orientazio estrategiak indartzera bidaratutako tresnak erraztu eta elkarlan dinamikak sustatzea da. 2021 hasieran beste 3 ikastetxeekin ere (Floreaga ikastetxea, Azkoitia BHI eta Urola Azpeitia BHI) antzerako dinamikak sortzea dago planifikatuta.
Ikasleei perfil profesional desberdinen errealitatea gerturatzea da proiektuaren xedea, kasuan kasuko lan dinamikak sortuz. 70 ikasle inguruk hartu dute parte dinamiketan momentuz, aurkitzen diren egoeran izan ditzaketen zalantzen inguruan hausnartzeko lagungarri zaie iniziatiba.
Positiboak izan dira ikasleen balorazioak, baita irakasle eta borondate osoz parte hartu duten enpresa profesionalentzat ere.
Mila esker Ihintza (Alberdi Mek.) eta Mikel (Domusa Teknik) zuen inplikazioagatuk dinamikan.