AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0 jarraitzen dute

Datorren martxoaren 3an, Zibersegurtasun industrialean sakontzeko helburu nagusiarekin jarraituz, Zibersegurtasuneko Gosarien bigarren saioa egingo da "Zibersegurtasunaren funtzioa, zibersegurtasun industrialaren mitoak + mehatxu industrialak" izeneko saioarekin. Honako gai hauek landuko dira:

  • Zibersegurtasun industrialeko mitoak
  • Industriako Mehatxuak
  • Zibersegurtasun funtzioaren gida
  • Nola lerrokatu enpresa-estrategia zibersegurtasunarekin
  • Kontraneurriak, Nondik hasiko naiz?

Urtean zehar, gutxienez beste bi saio egingo dira honako data eta gaiak landuz:

  • 2021eko Ekaina: " 3. Saioa: Sareen segmentazioa".
  • 2021eko Urria: "4. Saioa: Besteak: CISOS, CAPACITACIÓN, CESO, IOT LCOUD SOC OT, ETC..."

Era berean, lehen saioan aurkeztu zen bezala, eskualdeko enpresa guztiak animatzen dira beren barne-sistemen "Zibersegurtasun industrialaren autodiagnostikoa" egitera https://diagnostikoa.ziur.eus, onura hauek ekar diezazkiekeelako:

  • Heldutasun-maila identifikatzea, ICS segurtasunaren kudeaketaren abiapuntu gisa.
  • Lehen ICS ekintza-plana ezartzea.
  • ICS kalifiakzio ibilbide baten ezarpena, hainbat abiadura desberdinetan.
  • Egiaztapen-prozesuen aurretik laguntzea.
  • Segurtasun neurrien eta ICS ontrolen ezarpenaren erreferentzia.

Zehatzago deskribatuak honako esteka honetan ZiurDAtaSheet.

Online izango den jardunaldi honetan parte hartu nahi duten enpresak, bertako programa zein den jakin nahiko balute, hemen klikatu dezakete, eta bertan parte hartzea nahiko balute, Iraurgi Berritzenekin harremanetan jarri, honako modu honetan: 943 02 60 69 telefonora deituz edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatziz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut