AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresa ordezkariek Pertsonen Arduradunen lan talde berria osatzea adostu dute

Martxoak 25ean, Iraurgi Berritzen-ek Ikasiz Programaren bigarren jardunaldia ospatu du, eskualdeko enpresetako pertsonen arduradunen artean elkarlan talde bat osatzeko proposamena aho batez adostu delarik.

Bileran partehartu duten 12 enpresa ordezkariek lantalde berriaren helburua, elkarlanean landu nahi dituzten gaiak zehaztu, eta jarraitu beharreko lan dinamika adostu dute.

Lan talde berri honen helburu nagusia enpresetako pertsonen arduradunen artean elkartruke eta ikasketa komunitate bat osatzea izango da, pertsonen kudeaketaren inguruan interes amankomuneko gai eta proiektu berritzaileak konpartitu, elkartrukatu, eta berriak abian jartzeko. Horretarako, gai desberdinak baloratu eta lehenetsi direlarik, hala nola, formazioaren kudeaketa, hautaketa prozesuak, barne eta kanpo komunikazioa,konpetentzien kudeaketa, legedia etab...

Enpresen arteko mahai inguruan, ekarpen interesgarriak jaso dira elkarlanean lantzeko, partehartzaileek interés eta konpromiso handia azaldu dutelarik.

Enpresa partehartzaileak: Domusa Coop, Sarralle Group, Lan Mobel, BieleGroup, Sidenor, Astigarraga Kit line, Talleres Arrieta, ElMubas, Sammic, Etk Informatika, Ormola, Sarralle Group, Xubi Group.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut