AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

TicketBAI eta ezarpen saihestezinak eskaintzen dizkigun aukerak

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru Foru Aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua betebehar legal eta arlo teknikokoak ezartzea da.

TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek, fakturazio software bat erabili beharko dute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituena.

Sistema berriak Foru Ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Gaiak duen garrantziari erantzun bat emateko asmoz eta bereziki kalean kokatzen diren establezimendiu mota desberdinei bideratuta, datorren Apirilaren 20, 21 eta 22rako, jardunaldi informatiboak antolatu dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan.

Bertan, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, eta Herrixen, Azkoitiko Merkatari Elkartea, Bertan, Azpeitiko Merkatari Elkartea, Zestoan, Zestoako Merkatari Elkartea eta Iraurgi Berritzenek bultzatuta, tailer informatiboak egingo dira honako edukia landuko delarik:

  • Zer da Ticket Bai?
  • Zein da jarraitu beharreko ibilbidea? Zer gauza izan behar dira kontuan?
  • Egutegia.

Tailer informatibo hauek honako leku eta edukiera hauekin antolatuko dira, guztietan ordutegi berdinean: 14:30 – 16:30 horas.

 DATA  HERRIA LEKUA AFORO MAXIMOA
 Apirilak 20  Zestoa  Alondero udal aretoa  30
 Apirilak 21  Azkoitia  Elkargunea  75
 Apirilak 22  Azpeitia  Soreasu antzokia  75

Jardunaldietan parte hartzeko, izen ematea ezinbestekoa da (aforoa osatzen denean, itxi egingo da), herri bakoitzeko merkatari elkartean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut