AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

IB Sareko 8 enpresek fabrikazio prozesuen hobekuntzan proiektu pilotuak garatu dituzte

Bi ikuspegitatik landu da 4 hilabete inguru iraun duen prozesua. Kudeaketa ikuspegitik bata eta operatiba ikuspegitik bestea konkretuki.

Bata, "Fabrikazio prozesuen hobekuntza kudeketan" proiektua 3 enpresak (CPK Caldereria, Lan Mobel S. Coop eta Codis Bath) garatu dute eta Kanban Agility metodologiaren aplikazioan oinarritu da prozesua Berriprocess Agility-ren eskutik.

Bigarrena, "Fabrikazio prozesuen optimizazioa" proiektua 5 enpresak (Ekintza Lantegia, Lan Mobel S.Coop, Doitze Mekanizatuak, Tecnicur eta GMN Ingenieros) garatu dute dagokion fabrikazio prozesuaren optimizaziora bideratutako metodologia desberdinen aplikazioan oinarrituz, MTM Ingenieros-en eskutik.

IB Enpresa - IKASEKIN lan markoan kokatzen dira 2 prozesuak. Helburu nagusia beharren araberako proiektu pilotuen aplikazio bidez enpresetako pertsonak kapazitatzen joatea da, hauek enpresa bakoitzak definitutako prozesuaren jarraipen eta kontsolidazio prozesuren garapenean ahalduntzen joateko.

Orokorrean oso balorazio positiboak egin dira, egunerokotasunetik atera eta gauza zehatzen inguruan zentratzeko aukera eman duelako kontestuak.

PROIEKTUAK_ERAKUNDE_PARTEHARTZAILEEN_LOGOAK_4.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut