AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Urola Erdiaren langabeziaren bilakaera positiboa: IBren enplegu zerbitzuetatik 120 pertsona laneratzea lortu da

Urola Erdiko langabeziaren indizearen bilakaera orokorra positiboa izaten jarraitzen du. Lanbide-ren ekaineko azken datuen arabera, indize orokorra %8,1ean kokatzen da (1.582 langabetu).

Genero ikuspegitik, (%6,5) gizonezkoena eta (%9,9) emakumezkoena. Azken datu hau, bereziki azpimarratzekoa da %10 azpitik kokatu bait da, beherakada nabarmenarekin azken hilabeteetan. 2020ko Ekainarekin alderatuz gero, 304 langabetu gutxiago zenbatu dira Urola Erdian, (%19,2) gutxiago. Epe berean, Gipuzkoan eta EAEn (%17,5) eta (%15,3)-ko jaitsierak eman dira.

IBren enplegu zerbitzuei dagokionez, 2021eko 1. Seihilabeteetako ondorengo datuak dira azpimarratzekoak:

Enplegu zerbitzutik, sektore desberdinetako 167 lan eskeintza kudeatu dira, hauetatik 56 bete direlarik, eta ondorioz 67 pertsona laneratu dira. Bestetik, lan munduratze programen baitan langabetuentzat kudeatzen diren programa desberdinen ondorioz, 83 pertsonak hartu dute parte, eta guztira 53 pertsona laneratu dira. Urte honen 1. Seihilabetean, Enplegu zentrotik 656 herritarrei eskeini zai arreta eta orientazio zerbitzutik 510 herritarrei.

Guztira beraz, IB Enplegu zerbitzutik 120 pertsona laneratu dira, eskualdeko 63 enpresa eta erakundetan.

Bestetik, eskualdeko enplegu eta formazioaren eskeintzaren komunikazioa eta difusioa sustatzeko, ekintza berriak indartu dira: buletinak, sare sozialak, tokiko komunikabideak.. eta referentzizko www.urolanprest.eus web orriak bisitari kopuruaren igoera nabarmena izan du, hilabeteko batazbesteko bisitari kopurua 3.715 izan delarik.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut